GARA > Idatzia > Kirolak> Txirrindularitza

Espainiaren «presio politikoa» kritikatu du Pat McQuaidek

Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak hilabete dauka Contadorren auziaren inguruan helegitea aurkezteko. Algarveko Itzulian aritu zen atzo Pintokoa.

p036_f01_666x666.jpg

GARA | BILBO

Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuneko -UCI- presidente Pat McQuaid haserre mintzo zen atzo Espainiako Txirrindularitza Federazioak Alberto Contadorri dopatzeagatik ezarririko zigorra kendu ostean. Pintoko txirrindulariaren alde izan diren «presio politikoak» kritikatu zituen eta «Espainiatik datorren ezerk» ez duela harritzen ere esan zuen. Alta, ez zuen garbi adierazi UCIk Kirola Arbitratzeko Epaitegiaren -TAS- aurrean helegitea aurkeztuko duen ala ez.

UCIko presidenteak esandakoaren arabera, «kirolak zaindu beharko luke bere burua, politikarien interferentziarik gabe. Kasu honetan ere, egin diren adierazpen guztiak erabat politikoak izan dira, gaiaren xehetasunen berri izan gabe eginda, gainera». Horrez gain, honakoa gaineratu zuen: «Penagarria deritzot, baina Espainiatik datorren ezerk ere ez nau harritzen. Espainiarren alde bertako federazioek erakusten duten partzialtasunak ez die inolako mesederik egiten», gaineratu zuen.

Hilabeteko epea dauka orain UCIk helegitea aurkeztu ala ez erabakitzeko. «Espainiako Federazioaren aldetik 35 orrialde jaso ditugu. Orri horiek guztiak itzuli eta ikertu behar ditugu eta Dopinaren Aurkako Munduko Agentziarekin -AMA- eztabaidatu behar dugu, zein erabaki hartu ikusteko».

Helegitea aurkeztea deliberatuz gero, TASi «uztailaren 2a baino lehen» -Tourra hasi aurretik, alegia- erabakia hartzeko «eskatuko» diola aipatu zuen azkenik Pat McQuaidek.

Contador, Algarven

Algarveko Itzuliko aurreneko etapako gizonik bilatuena izan zen atzo Alberto Contador. «Bizitza osoan gainean eramango dudan orbana izango da», bota zuen Pintoko txirrindulariak bezperan telebista saio batean.

Aurreneko etapa honetan, Faro eta Albufeira artean Phillipe Gilbert (Omega Pharma-Lotto) nagusitu zen, esprintean azkarrena izan ostean. Bere atzetik QuickStep taldeko Gerald Ciolek eta Gilberten taldekide Andre Greipel sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Bestalde, Omango Tourrak bigarren eguna izan zuen atzo. Bertan, Columbia taldeko Matthew Goss australiarra nagusitu zen eta, horrez gain, lidergoa ere eskuratu zuen. Hurrenez hurren, Daniele Bennati (Leopard) eta Edvald Boasson Hagen (Sky) gainditu zituen esprintean.

Alejandro valverde

2012ko urtarrilera arte TASek zigortuta dago Alejandro Valverde, «Puerto auzia» dela-eta. Twitter-en bitartez, «Contadorrekin justizia» egin dela idatzi zuen, eta «besteoi egiten zaigun injustizia» nabarmendu, bide batez.

Lapurrak

Cofidis taldeko zuzendari Alain Deloeilek, dopinak zipriztindutakoak «lapurrak» direla adierazi zuen. Ricardo Riccori buruz, «UCIk behin betiko zigortu» beharko lukeela iritzi zion, «bestela Pantanik bezala amaituko du», gaineratuta.

Armstrong confirma su retirada definitiva

Lance Armstrong, siete veces ganador del Tour, confirmaba en su adiós «definitivo» y añadía que no se arrepiente de nada y que en su regreso a la competición en 2009 después de tres años retirado, ya que pensaba que aún podía ganar un octavo Tour.

Por otro lado, ante la investigación que recae sobre él por las sospechas de dopaje, Armstrong reiteraba su inocencia. «He contratado a personas para que me ayuden, pero estoy tranquilo y trato de seguir mi camino. Sé lo que hago y lo que hice», dijo. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo