GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Binakako Txapelketa

Asegarceri gero eta zailagoa zaio orekari eutsi ahal izatea

Bengoetxea VI.a-Patxi Ruiz bikotea da finalerdietako ligaxkan Aspek bezainbeste bikote izateko geratzen zaion aukera ia bakarra eta egutegia ere ez da batere nafarren aldekoa.

p039_f02_222x222.jpg

Jon ORMAZABAL

Oraindik erabakitzeko asko geratzen den arren, zortzigarren jardunaldiak nolabaiteko iraultza txiki bat ekarri du Binakako Txapelketara, enpresen arteko orekari dagokionez bederen. Izan ere, orain arte Asegarcek nolabaiteko nagusitasun bat izan duela esan bazitekeen ere, Bilboko enpresari aukera bakarra geratzen zaio gaur egun finalerdietako ligaxkan bi bikote izateko, Oinatz Bengoetxea eta Patxi Ruizena.

Asteburu beltza izan dute Bilboko enpresako pilotariek azken asteburuan, jokatutako lau partidak galduta, eta alde nabarmenaz gainera. Gauzak horrela, Xala-Barriola eta Olaizola II.a-Begino bikoteak birtualki sailkatuta daudela esan badaiteke ere -batez ere lehenak, +60ko tanteoa baitute alde; Asegarceko nafarrek +21ekoa- beste lau bikote berdinduta daude launa garaipenekin, eta horietako hiru Aspeko bikoteak dira (Gonzalez-Laskurain, Titin-Pascual eta Martinez de Irujo-Merino II.a).

Hondamen nagusia bizkaitarren eskutik heldu zaie Asegarcekoei, Irujo eta Merino 7an utzi ostean hirugarren postura iritsi ondoren, jarraian hiru porrot jasota ia aukerarik gabe geratu baitira. Tarteka sekulako erakustaldiak eman badituzte ere, Berasaluze eta Apraizi sendotasuna falta izan zaie, batez ere lehia estua izan denean, eta «enpresako lana» egitea egokituko zaie datorren asteetan.

Egutegi zailagoa

Izan ere, geratzen diren hiru jardunaldietan ez da enpresa bereko bikoteen arteko partidarik jokatuko eta hortxe dago Asegarcekoen arazorik handienetako bat. Egia da Berasaluze eta Apraizek, ondo egonda edonori irabazteko gai direla erakutsi dutela, baina euren burua txapelketatik at ikusteak min handia egin diezaieke.

Gainera, ezin da ahaztu, Bengoetxea VI.a-Ruizek nolabaiteko desabantaila dutela hirugarren eta laugarren posturako lehiakide diren Aspeko bikoteen aurrean. Gauza da beste hiru bikote hauei inolako aukerarik ez duten Saralegi-Beloki bikotearen aurka jokatzea egokituko zaiela. Artista handia izan arren, Ekaitz Saralegik bere atzelariak aurkaria menpean izatea behar du, eta Ruben Beloki, orain arte behintzat, txapelketan ez da halakorik egiteko gai izan. Eskuetatik larri dabilela jakinda, geratzen zaizkien hiru partidak galtzea ez litzateke inolako ezustekoa izango.

Patxi Ruizen eskuin eskua ere ez dago egoerarik onenean eta oraindik ikusteko dago igandean Logroñon jokatzerik izango duen. Joko boladari dagokionez, Lizarrako atzelariak eta Oinatz Bengoetxeak ez bezala, Aspeko beste hiru bikoteek, batez ere Gonzalez-Laskurainek, behetik gora egin dutenez, Asegarceren etorkizuna ez da samurra.

Las empresas visitan el frontón Bizkaia

A doce días de la inauguración del frontón Bizkaia de Bilbo, los representantes de las empresas Aspe y Asegarce visitaron ayer las instalaciones del nuevo frontón de Miribilla, con la mirada puesta en ver si podrá disputarse un partido del campeonato de Parejas ese 5 de marzo. Por cartel, de los partidos programados ese fin de semana, el choque elegido bien podría ser el Martínez de Irujo-Merino II / Berasaluze VI-Apraiz o un Olaizola II-Begino / Xala-Barriola.

Tras celebrar una reunión de coordinación con los responsables institucionales y visitar el estado de las obras, los responsables de las empresas manistas no quisieron mojarse en torno a si habrá partido de campeonato en la inauguración, pero parece que las cosas van por el buen camino.

Inaxio Errandonea, director comercial de Aspe, se limitó a señalar que «todavía no sabemos la fecha exacta en la que se jugará ese primer partido. Estaremos en contacto con la Diputación y ya veremos cómo van las cosas. Se van a terminar las obras cuanto antes, pero quedan los detalles, que muchas veces son los más difíciles, pero hay mucha gente trabajando. El suelo ya está pulido y el frontón de Bilbo ya es una realidad». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo