GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Iraolaren hutsunea

Egoerarik pentsaezinena

Andoni Iraolak denboraldiko lehen partida galduko du Bartzelonan bosgarren txartel horia ikusi ondoren.

p034_f01.jpg

Amaia U. LASAGABASTER

Talde gehienek beren hamaikako mota izan arren, aldaketak eguneroko kontua dira futbolean. Badaude, baina, «immunizatuta» dauden jokalariak: aurkaria, denboraldia edota entrenatzailea bera alda daitezke, baina beraiek ez dira zelaitik mugitzen. Andoni Iraolarena izan liteke adibide onena.

2003. urtean Athleticen talde nagusiarekin debutatu zuenetik, usurbildarrak 321 partida jokatu ditu (267 Ligan) eta denboraldikako batez bestekoak gora egin du urtetik urtera. Horietako gehientsuenetan, gainera, hasierako hamaikakoan irtenda parte hartu du eta osorik bete ez dituenak gutxi izan dira. Aurtengo denboraldian, esaterako, lehiaketako minutu guztiak jokatu ditu (2.160 Ligan eta 360 Kopan), taldeko beste jokalariek -Iraizozek izan ezik- lortu ez dutena, ez eta Lehen Mailako gainerako taldeetako jokalari bakar batek ere.

Horiek kontuan hartuta, datorren igandean biziko den egoerak guztiz pentsaezina dirudi. Eta sekulako buruhaustea sortuko dio Joaquin Caparrosi, entrenatzaile zuri-gorriak gutxitan aurre egin behar izan baitio horrelako egoera bati: Camp Nou-n bosgarren txartel horia ikusi ondoren, Iraolak ezin izango du zelaia zapaldu. Izan ere, andaluziarrak zuzendu dituen 173 partidetatik 160tan parte hartu du hegalekoak; eta horietatik bakarra hasi aulkian.

Bere ezaugarriek eta jarraitutasunak -lesioekin ez du garrantzi handiko arazorik izan eta txartelek partida bakarreko «atsedena» ematen omen diote denboraldiko- sekulako konfiantza eskaintzen diote Caparrosi. Gehiegizkoa, akaso, talde zuri-gorria usurbildarraren ordezko naturalik gabe geratu baita. Unai Expositok, Ander Murillok edota Iban Zubiaurrek kanpora utzita joan behar izan ondoren, begiradak Lezamara bideratu ziren, baina lesioek talde nagusiarekin partidaren bat jokatu duen Eneko Bovedaren ibilbidea oztopatu dute eta Jonas Ramalhori dagokionez oraindik pazientzia izan beharko omen da.

Gauzak horrela, eta zorionez pitinka-pitinka suertatzen badira ere, Iraolaren urrunaldiek sekulako buruko mina eragiten diote irudimena baliatuta alterbatibak bilatu behar dituenari. Hau da, entrenatzaileari.

Orain arte, postuak aldatzea izan da Caparrosen irtenbidea, horiekin beti asmatu ez duen arren. Iraolak jokatu ez dituen partida gutxi horietan, eta Athleticen jarraitzen ez duten Exposito, Murillo eta Etxeita alde batera utzita, Ustaritz eta Carlos Gurpegi izan dira andaluziarrak gehien erabilitako baliabidea. Oraingoan abadiñarrak aukera gehiago izan ditzake, Gurpegik ordezkaezina baitirudi zelai-erdian, Pablo Orbaizek Bartzelonarako espediziotik kanpo utzi zuten arazo fisikoekin jarraituz gero.

Gainerakoan, bi alternatiba berrirekin lan egin lezake Caparrosek, hala ere. Athleticekin beti zelai-erdiko lerroan jokatu duen arren, David Lopezek hegalari ekin behar izan zion hainbat partidatan Osasunaren kamiseta janzten zuenean. Valentziaren aurka hor aritzea ez litzateke zentzugabea izango, beraz.

Bigarrena are zentzuzkoagoa izango litzateke, entrenatzailea udatik ari baita Oscar De Marcos postu horretan kokatzen... lan saioetan besterik ez bada ere. Ohikoa da arabarra Lezamako entrenamenduetan postu horretan ikustea eta denboraldi-aurrean ere bertan ekin zion Wolverhamptonen aurkako lagunartekoari, lan ona eginez. Baina orain arte jokatu dituen norgehiagoka gutxitan -zortzi besterik ez, eta beti aulkitik irtenda- aurrelari lanetan aritu izan da.

Argitzeke dagoen eragiketa bihartik aurrera (10.30) landuko dute zuri-gorriek Lezaman.

La red se ceba con el «error infográfico» de un diario deportivo

Error o manipulación, cualquiera se atreve a asegurarlo tal y como anda la prensa deportiva, pero la imagen que ofreció ayer el diario «As», evidenciando el fuera de juego de Dani Alves en el origen del primer gol del Barcelona frente al Athletic revolucionó internet.

Koikili había «desaparecido» de la imagen, con lo que la posición antirreglamentaria del brasileño era flagrante. En su edición digital, el diario recuperó la imagen original y solicitó disculpas por el «error infográfico».

Para entonces ya ardía la red, con acusaciones de manipulación y, sobre todo, mucho cachondeo. En Twitter se podían leer frases como «los dinosaurios no se extinguieron, los borró As», «As intentará borrar a Messi antes de la final de Copa» o «para cuando llegó Koikili las rotativas ya estaban en marcha». A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo