GARA > Idatzia > Kultura

Gerraren kaosetik klasikoen edertasunera

XX. mendearen hasieran, Lehen Mundu Gerra bukatuta, Europako artistek klasikoengana jo zuten ordura arteko giro ilunetik nolabait ihes egin nahian. «Kaosa eta klasizismoa» erakusketak garai hartako 150 obratik gora biltzen ditu Bilboko Guggenheim museoan.

p040_f03_97x116.jpg

Ane ARRUTI | BILBO

Historia estetikoa eta historia sozial zein politikoa ez dira beti modu berean garatzen baina, gehienean, giza gertaera garrantzitsuek isla nabarmena izaten dute artean. Horren erakusgarri da gaurtik maiatzaren 15era bitartean Bilboko Guggenheim museoan ikusgai dagoen erakusketa.

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en arrakasta itzela izan ondoren, dator Euskal Herrira «Kaosa eta klasizismoa. Artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918-1936» bilduma, eta XX. mende hasieran Europan izandako garai zurrunbilotsua uzten du agerian. Gerraren bortizkeriatik indarberritu nahian, estetika klasikoaren berpizkundea bizi izan zen eta ordena, oreka eta argia bilatu zituzten artelanen bidez. Erakusketa honek 90 artistaren lanak biltzen ditu, diziplina ezberdinetako 150 lanetik gora. Hala, margolan eta eskulturak dira nagusi, baina ikusgai dira, halaber, argazkiak, arkitektura-maketak, filmak, moda jantziak, dekorazio objektuak eta altzariak ere.

Ez zuten, ordea, ordura arteko guztiarekin errotik eten, tarteko bide bati ekin zioten, antzinatekoaren eta modernitatearen arteko fusioa eginez. «Errefusatzea ez zen erabatekoa izan; mugimendu berriekin integratzen saiatu ziren», azaldu zuen atzo Kenneth E. Silverrek, New Yorkeko unibertsitatean Arte Moderno katedraduna eta erakusketa honen komisarioa denak.

Picasso eredu

Horrenbeste artistaren artean, izen ezagunak eta ez hain ezagunak aurkituko ditugu. Batzuk aipatzearren, bertan dira, besteak beste, Georges Braque, Carlo Carra, Giorgio de Chirico, Otto Dix, Pablo Gargallo, Fernand Leger, Aristide Maillol, Ludwig Mies van der Rohe, Gio Ponti, Emile-Jacques Ruhlmann eta August Sander.

Alabaina, «Pablo Picassoren iraganean pentsatzeko interesagatik izan ez balitz, posible da berpizkunde klasiko hau sekula ez gertatzea. Bera izan zen mugimendu honen buru», azaldu zuen Silverrek. «Frantziar eta italiar politikariak klasizismoarekin lerrokatu izanaz bera ohartu zen lehenengo, eta adierazpen modu berri horrekiko egindako hautuak nahastu egin zituen artista garaikide asko. Ez zuten jakin nola jokatu; Picassori jarraitu edo ez ikusiarena egin».

Malagako artistak Estatu frantsesean izan zuen batez ere eragin handiena, Parisen bizi izan baitzen 1904az geroztik. 1920tik aurrera irudi klasiko handiak egin zituen eta garai hartan emazte izan zuen Olga Klokova dantzariaren koadro eder bat, «Olga», ikus daiteke erakusketan, baita «Trois baigneuses» eta «Femme dans un fauteuil» margolanak ere. «Bere abilezia mimetikoak nahi zuena egiteko aukera eman zion. Modernista onena eta klasizista onena izan zen aldi berean», esan zuen Silverrek.

Estetika klasikoaren berpizkundea modu ezberdinetan adierazi zen herrialde bakoitzean: «Frantzian retour à l´ordre edo ordena berreskuratzea, Italian ritorno al mestiere edo artisautza berreskuratzea eta Alemanian Neue Sachlichkeit edo Objektibotasun Berria deitu zioten».

Ikusgai diren lanen artean topatuko ditugu ere Fernand Leger frantziarraren «Emakumea loreontzia eusten», Gino Severini italiarraren eta Andre Derain frantziarraren «commedia dell´arte» irudikatzen duten pinturak edo Jean Cocteauren zibilizazio latinizatua erakusten duen «Poeta baten odola» filma. Bertan, Lee Miller argazkilari estatubatuarra agertzen da iragarle baten estatuaren papera egiten. Kubismo sintetikoaren eta abstrakzioaren uztartzea ere azaltzen da Le Corbusierren arkitekturan eta diseinuetan eta artista honen betaurreko ezagunak, bi biribil perfektuz osatutakoak, erakusketako obren artean tartekatu ditu Silverrek.

Ezkertiarrak zein eskuindarrak

Erakusketako komisarioak azaldu zuenez, klasikorako joera hau ez zen ideologia konkretu batera lotuta egon. Guztiak interesatu ziren «gorputz osasuntsu eta ederretan». Ezkerrari «funtsezko gorputzak interesatu zitzaizkion. Iraultza egiteko gai izango zirenak. Eskuinari, berriz, bere ideologiaren ezarpena gauzatuko zuten gizaki indartsuak».

Horren erakusgarri da, esaterako, Adolf Hitlerrek bere etxeko tximiniaren gainean zintzilik izan zuen «Lau elementuak: airea, lurra, ura eta sua» margolana, Adolf Zieglerrek 1937an pintatua. «Ez da itsusia, baina txepela da», esan zuen Silverrek, «Hitlerrek klasizismoari buruz zuen irudia erakusten du».

Euskaldunik ere bada tartean. Aurelio Arteta (1879-1940) bilbotarraren «Eraikuntza» eta «Laiadoreak» koadroetan kaleko langileak eta baserritarrak topatuko ditugu.

Bitxikeria txikiek biribiltzen dute erakusketa. Kaktus pare bat topatuko dugu, adibidez, tartekatuta. «Dagoen landare klasikoena da. Bere hostoak ez dira erortzen eta bere forma ez da aldatzen hil arte», esan zuen komisarioak. Greziako emakumeak gogora ekartzen dituzten moda jantziak nahiz dekoraziorako ontziak eta altzariak, guztiak dira artelan erakusketa honetan.

ATZERA BEGIRA

«Gerrak sortutako trauma gogorraren ostean, artistek orduko adierazpen mugimendu nagusiak utzi -kubismoa, espresionismoa, futurismoa...- eta arte klasikora begira jarri ziren».

La ponencia del Guggenheim acuerda las comparecencias entre críticas del PNV

La ponencia sobre el Museo Guggenheim de Bilbo, encargada de dar orientaciones a las administraciones de la CAV sobre el futuro de la gestión de la pinacoteca, acogerá 28 comparecencias a partir de marzo pese a las críticas del PNV, que ve detrás un intento de descrédito gratuito del Guggenheim. La ponencia se reunió ayer para analizar las propuestas de comparecencia presentadas por los grupos, todos menos el PNV, que considera que no hay razón para empezar a preparar ya la renegociación del convenio con la Fundación Guggenheim puesto que no vence hasta 2014.

En un comunicado, el PNV criticó que se comprometan deliberaciones que corresponden al Gobierno de Lakua que surja de las próximas elecciones autonómicas, el cual, según los jeltzales tendrá tiempo sobrado para preparar la renegociación del convenio. El PNV consideró que «se busca el ruido y el descrédito gratuito del Guggenheim», pero dijo que participará de manera normalizada en la citada ponencia.

Al término de la reunión, el presidente de la ponencia, Benjamin Atutxa (PSE), replicó que la mayoría parlamentaria piensa que hay que empezar desde ahora a elaborar un análisis de lo que ha supuesto este convenio para llegar preparados de cara a una nueva negociación. Las comparecencias arrancarán el 7 u 8 de marzo con los testimonios de los representantes del Lakua y de la Diputación de Bizkaia que participaron en los inicios del proyecto Guggenheim de Bilbo.

Además, la ponencia también escuchará las opiniones de expertos y artistas sobre la trayectoria de la pinacoteca, y con todas ellas formulará unas conclusiones que se remitirán al Gobierno de Lakua y a la Diputación de Bizkaia para que las tengan en cuenta antes de iniciar la negociación. En total, serán 28 los comparecientes y entre ellos estarán el director del Museo Guggenheim-Bilbo, Juan Ignacio Vidarte, así como los representantes actuales y anteriores del Departamento de Cultura de Lakua y de la Diputación vizcaina. GARA

PABLO PICASSO

«Picasso izan zen mugimendu honen guztiaren buru. Adierazteko modu berri honen aldeko apustua egin zuen eta artista askok ez zuen jakin zer egin, berari jarraitu ala ez ikusiarena egin».

ZINEMA ZIKLOA

Erakusketarekin batera, martxoan (29, 30, 31) zinema zikloa izango da museoan bertan. «Iraultza hezkuntzan: Bigarren Errepublikako misio pedagogikoak (1936-1931)» eta proiekzioak eta mahai-inguruak egingo dira.

Fitxa

Titulua: «Kaosa eta klasizismoa. Artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918-1936».

Lekua: Guggenheim museoa, Bilbo.

Data: Gaurtik maiatzaren 15era arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo