GARA > Idatzia > Ekonomia

GASTEIZKO LEGEBILTZARRA

Kutxen lege egitasmorik oraindik ez dagoela adierazi du Aguirrek

«Kutxen lege egitasmorik ez dago oraindik», adierazi zuen atzo Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak. Lakuako Gobernuak aurkezteko asmoa duen erreforma arlo horretako eragileen ekarpenak entzuteko epean dago eta horregatik ez du oraindik Legebiltzarrera bidali. Horrela erantzun zion Aguirrek Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideari, honek Gobernuak PPrekin eta EAJrekin izandako bileren inguruan galdetu zionean. Sailburuaren hitzetan, egitasmoa «ez da zirriborroa ere» eta oraindik aldaketa asko izan ditzake. Bilerei buruz, legeen ardatzen inguruan hitzarmenak lortzeko «ohiko jokabidea» dela azaldu zuen. «Elkarrizketa falta zaizue eta harrokeria soberan duzue», esan zien Ezenarrok gobernukideei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo