nuestra seńora de begońa ehorztetxea
Eibarko ehorztetxean «mendekuzko kaleratzeak» izan direla dio LABek
Eibarko Nuestra Señora de Begoña ehorztetxeak hiru langile «mendekuz» kaleratu dituela salatu ditu LABek. Sindikatuaren esanetan, hauteskunde sindikaletan LABek ordezkari bat lortu zuenetik «ardura postuetan dauden pertsonen jarrera guztiz aldatu da», esan zuen LABek. Enpresa honen atzean, Estatu espainoleko ehorztetxeen artean garrantzitsuenetakoa den Albia taldea dagoela gogorarazi eta erabaki guztiak Madriletik hartzen dituela esan zuen. Hala, «hemengo arduradunek eta gerenteak, mendeku asmoz, izenak mahai gainean jarri, eta Madrilgo arduradunek kaleratzeak sinatzen dituzte», esan zuen. Sindikatuak langileak lanera itzul daitezen eta kaleratze traumatiko gehiagorik izango ez den konpromisoa har dezala eskatu du.