GARA > Idatzia > Ekonomia

Lakuak ez du betetzen lana eta bizitza bateratzeari buruzko epaia

Langile batek auzitara eraman zuen iaz Lakuako Gobernua, bertako langileek lanaldia murrizteko duten eskubidea errespetatzen ez zuelako. Epaitegiek arrazoia eman diote langileari, eta lanera bere alabak eskolan utzi ondoren joateko eskubidea duela ebatzi dute. Lakuak, ordea, ez du epaia bete, aitzitik, apelazioa aurkeztu eta auzia luzatzen saiatzen ari da.

p023_f01_148x096.jpg

A.Z.

Langileen lana eta bizitza bateratzeko beharra ezartzen duen epaia Lakuako Gobernuak ez duela betetzen salatu zuen atzo LABek Gasteizen eskainitako prentsa agerraldian. Izan ere, Lakuako langile bati bere alabak eskolara eramatea galarazten zioten Gobernuko bozeramaile Idoia Mendiaren Agindua eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (HAEE) zuzendariaren ebazpena bidegabeak direla ebatzi berri dute epaitegiek.

Lakuak ordea, «ez du ebatzitakoa bete nahi eta apelazioaren bidez prozesu judiziala luzatzen saiatzen ari da», LABek salatu zuenez. Hain zuzen, langile batek auzitara eraman zuen iaz Gobernua, langileek lanaldia murrizteko duten eskubidea edukiz hustu zuela argudiatuta.

Azkenik, Gasteizko Administrazio Auzietako 3. epaitegiak langileari eman zion arrazoia, eta lanera alabak eskolan utzi ondoren joateko eskubidea zuela ebatzi zuen. LABek adierazi duenez ordea, Lakuak «ez du behin-behinean epaia bete nahi, eta apelazioaren bidez auzia luzatzen tematu da, langileak eskatu eta epaiak aitortu dizkion eskubideak ezerezean uzteko asmoz». Hala ere, LABek uste du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezingo duela Lakuaren errekurtsoa onartu, 18.000 eurotik gorako kopurua duten auziak soilik errekurritu baitaitezke apelazio bidez, eta kasu honetan «Gobernuak dirurik gastatu gabe» bete baitezake epaia.

Gauzak horrela, Lakuak errekurritu duen epaia EAEko funtzio publikoaren eremuan aitzindaritzat jo du LABek, bertan Administrazioan lanean dabiltzan langileei, lanaldia murrizteko eskubidea erabiliz, euren interesei, eta batez ere euren seme-alaben interesei komeni zaien lan ordutegia betetzeko aukera onartzen baitzaie, betiere zerbitzu-beharrei kalterik eragin ezean, lan-arloko jurisdikzioak hainbat aldiz aitortu duen bezala.

Guzti horregatik, Lakuaren jarrera gogor salatu zuen atzo sindikatuak, halako praktikak dituen bitartean Lan eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaletak langileen bizitza eta lanaren bateragarritasuna defendatuz «adierazpen pragmatikoak» egin eta enpresa pribatuak helburu hori lortzeko neurriak ezartzera bultzatzen baititu.

Era berean, Administrazio Publikoak bere plangintzetan berdintasuna lortzeko bidean bide-erakusle izan behar duela aipatzen duen bitartean, «asmo horiek bere etxean bertan gauzatzeko aukera duenean, lanaren eta familiaren bateragarritasunari ateak itxi eta uko egiten dio ordutegia ordu erdiz malgutzeari ere», kritikatu zuen sindikatu abertzaleak.

Azkenik, auzitara jo baino lehen bateragarritasun eskubideaz Lan Harremanetako eta HAEEko zuzendariekin, baita Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarekin «behin eta berriro» hizketan aritu zirela nabarmendu zuen LABek, baina batzuek eta besteek «ez dute arrazoizko inolako adostasunik lortu nahi izan», baieztatu zuen.

LAB exige a Bilbao que sustituya las bajas por maternidad

La sección sindical de LAB de la Diputación de Bizkaia se concentró ayer ante el Palacio foral para exigir de forma directa al diputado general José Luis Bilbao que «deje de ahorrar presupuesto» a cuenta de las medidas de conciliación de la vida laboral y familiar y con las bajas de maternidad.

A juicio de la central sindical, el diputado general se comprometió a no dar «pasos atrás» en materia de igualdad en tiempos de crisis. Sin embargo, LAB denuncia que una cosa es lo que se dice y otra lo que se hace, porque «cuando una trabajadora se acoge a una excedencia para cuidado de un familiar, sus ingresos son eliminados, pero la carga de trabajo recae en el resto». Pasa lo mismo con las licencias maternales. Exigen que «se sustituyan esas bajas laborales». J.B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo