GARA > Idatzia > Euskal Herria

Telesforo Monzon omenduko du Anai Arteak Baionan

Ainize BUTRON

1981eko martxoaren 9an zendu zen Telesforo M0nzon Baionako erietxean. Aurten, heriotzaren 30. urteurrena dela-eta, Monzonek berak sorturiko Anai Artea elkarteak bera omentzeko ekitaldia antolatu du. Baionan, apirilaren 22an mahai-ingurua egingo du elkarteak, Telesforo Monzon ezagutu zuten lagunen lekukotasunekin. «Anitz dira Monzon hurbiletik ezagutu eta berekin bizi izan zirenak; baina, belaunaldi berriek ez. Bai politika, bai kultur arloetan ezagutu zutenek hitz eginen dute hitzaldian», azaldu zuen Michel Mendiboure Anai Arteko kideak.

Ekitaldia nolakoa izango den guztiz finkatua ez badute ere, Monzon hurbiletik ezagutu zuten davantarrak, abeberriarrak eta Jean Fagoaga, besteak beste, hizlari izango dituztela jakinarazi zuten.

Anai Artea elkarteak ekitaldi horren aurkezpena egin zuen atzo Baionan, Daniel Landart antzerkigilea eta Peio Ospital kantaria bertan zirela.

Monzonek idatzitako sei abesti dituzte Peio eta Pantxoak beren kantu errepertorioan. «Abesti horiek dira kantatu ditugun arrakastatsuenak. Euskara babesteaz gain, abertzaleen arteko elkartasuna ditu gehienbat adierazten abesti horietan, eta, oraindik ere gaurkotasuna daukate», erran zuen Ospitalek.

Daniel Landartek, bere aldetik, antzerkigintza zuen aipatu, eta, aurten Larrainen emango duten Pastorala Telesforo Monzonen omenez izango dela nabarmendu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo