GARA > Idatzia > Kultura

SOLASALDIAK

Cine Club Literatura saioetan Atxagak eta Lertxundik parte hartuko dute

Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxeak Cine Club Literatura saioak egingo ditu laugarren urtez, eta aurtengorako, beste hainbeste eleberri irakurtzeko proposatzen dute, ondoren pelikula ikusi eta solasaldia egiteko. Bihar hasiko dira Antonio Tabucchiren «Sostiene Pereira»-rekin eta datozen hilabeteetan honako lanak izango dira aztergai: J.M. Coetzeeren «Desgracia» (apirilak 13), Anjel Lertxundiren «Hamaseigarrenean aidanez» (maiatzak 18), eta Bernardo Atxagaren «Obabakoak» (ekainak 1). Irakurleek beren kabuz irakurri beharko dituzte liburu horiek, eta solasaldietan, aurten, Lertxundik parte hartuko du. Bestalde, 4. edizioari amaiera emateko Bernardo Atxagarekin literatura eta zinemaren arteko harremanaz mintzatuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo