GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Pilar Aspuru Soloaga Bilboko Karmelo Solokoetxeko Gurasoen Elkartea

Irakasleak berehala ordezkatzearen alde!

Karmelo-Solokoetxeko Guraso Elkartearen izenean iritzi publikora jo nahi dugu salatzeko nola kudeatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak gure seme-alaben ikastetxeko irakasleen bajak eta gaixoaldiak.

Pasa den ikasturtean indarrean jarritako arautegiaren erruz, gure seme-alabek ordu kopuru ikaragarria galdu dute dagoeneko: lehen hiruhilekoan, irailaren 7tik azaroaren 9ra, 94 eskola-ordu; eta bigarren hiruhilekoan, urtarrilaren 10etik otsailaren 17ra, 133 eskola-ordu.

Salatu egin nahi dugu egoera hau, eta aipatutako arautegia eta haren araberako jokabidea gaitzetsi; izan ere, zuzen-zuzen jotzen du gure seme-alaben eskubideen kontra. Ordu horiek galdu egin dira, eta horretara jakintzagaiak ez dira behar bezala garatzen ari, eta aurreikusitako programak ez dira beteko. Gainera, kontuan izan behar da arlorako galdutako ordu horiek norbaitek zaindu egin behar dituela, eta ondorioz, ikastetxeko beste proiektu batzuk bertan behera geratu direla.

Horregatik, bada, salatu eta gaitzetsi egin nahi dugu jokabide hori, ez baitu dirua aurreztea beste helbururik, eta hori guztia kalitateko hezkuntza publikoaren kalterako da. Esandako guztia aintzat hartuta, gure seme-alaben irakasleen bajak lehenengo egunetik bertatik bete daitezela aldarrikatzen eta exijitzen dugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo