GARA > Idatzia > Ekonomia

Matsaria inauguratu dute, Eibarko hirugarren industrialdea

GARA |

Lakuako Gobernuko Industria sailburu Bernabe Undak, Eibarko alkate Miguel de los Toyosek eta Sprilur sozietate publikoko zuzendari nagusi Jose Manuel Iturratek Eibarko Matsaria industrialdea inauguratu zuten atzo. Proiektuak 14,4 milioi euroko inbertsioa izan du. Matsaria industrialdea martxan jarrita, Lakuak, Sprilurrek eta Eibarko Udalak 2008. urteko azaroan sinaturiko hitzarmena gauzatu dute, denera, askotariko jarduera ekonomikoetarako lokalak dituzten hiru eraikin eraikita.

Matsariak 59.355 metro karratuko azalera du, azalera eraikigarria berriz, 25.209 metro karratukoa da. Dagoeneko, 30 lanpostu sortuko lituzketen hiru enpresek industrialde berrian finkatzeko interesa dutela adierazi diote Sprilurri.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo