GARA > Idatzia > Kultura

Joxan Ormazabali omenaldia egingo diote gaur Elkarreko lagunek Tolosan

Duela urtebete eskas zendu zen Joxan Ormazabalen omenez , lagun arteko ekitaldia antolatu dute gaur Tolosako Topic aretoan, 17.30ean hasita. Joxan Ormazabal haur-literaturan nabarmendu bazen ere, jorratu zituen beste hainbat esparru: trikitilarientzako koplak, haurrentzako abestien letrak, bertsolaritza... Ekitaldi horretan izango dira trikitilariak, haur kantariak, bertsolariak, idazleak, marrazkilariak eta letren munduko hainbat erakunde eta talde.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo