«Manual del torturador español» liburuaren zentsura salatu du AIEI-k
GARA |
AIEI Alliance Internationale des Editeurs Independants elkarteak Xabier Makazagaren «Manual del torturador español» liburuaren zentsura salatu eta bere babesa eskaini dio Txalaparta argitaletxeari. «Editore independenteek espainiar agintaritzari eskaera egiten diogu argitalpen-lan independentea errespetatu eta eskubideak murrizten eta demokrazia kaltetzen duten jarrera fundamentalistak albora ditzan. Halaber, argitaletxe independenteei, liburuzainei eta irakurleei dei egiten diegu egoeraren aurrean adi egon daitezen, Txalaparta argitaletxeari babesa azal diezaioten eta informazio egiati eta anitza jasotzeko eskubidea defenda dezaten», adierazi zuten komunikatuan.
AIEI 2002an sortu zen irabazi asmorik gabeko elkartea da eta 45 herrialde ezberdinetako 85 argitaletxe eta 45 editore elkarte biltzen ditu.