GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoak

Ibarrola eta Janots hasi dira finalerdietarako bidea egiten

EZKURRA I.A-ETXETO 40

IBARROLA-JANOTS 27

 

Jon LEUNDA

Ibarrolak eta Janotsek ezustea eman zuten herenegun gauean Senpereko trinketean, izan ere, Ezkurra I.a eta Etxeto ziren irabazteko faboritoak. Dirua alde zuten, baina Ibarrola eta Janots hobeto aritu ziren, eta merezita lortu zuten garaipena.

Jardunaldi bat falta da ligaxka amaitzeko, eta puntu batekin geratzen dira herenegun gaueko bi bikoak; Ezkurra I.a eta Etxeto, ordea, jokatu beharreko bi partidak jokatuta. Lehenengoa finalerdietara zuzenean sailkatuko da, eta bigarrenak eta hirugarrenak final-laurdenak jokatuko dituzte. Partida bera ez zen handi horietakoa izan. Bi atzelariek neurketa oso ona egin zuten, eta meritu handia dauka Janotsek, izan ere, bere lehen txapelketa ari baita jokatzen. Oso maila ona eman zuen.

Aitzineko biek, berriz, ez zuten beren maila eman, baina bietan ongien Ibarrola aritu zen, eta horrek balio izan zuen amaieran garaipena lortzeko. Azkeneko jardunaldian Intxausperen eta Ezkurra II.aren aurka jokatuko dute. Finalerdietarako txartela ia eskuetan daukate.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo