Momix dantza konpainia Arriaga antzokira itzuliko da
Momix dantza konpainia Arriaga antzokira itzuliko da aste honetan bere azken lana, «Botanica», aurkeztera. Guztira, zazpi emanaldi programatu dituzte ikuskizun poetiko eta magiko honentzat; bertan, gizakien eta naturaren arteko harremana erakusten da, dantzaren eta akrobaziaren bidez. Moses Pendleton zuzendari eta koreografoaren sorkuntza-lan berri bat da. Bere ohiko estilo eta hizkuntza koreografiko eta bisual iradokitzaile eta limurtzailearekin, Pendletonek etengabe asaldatuta dauden mundu ezkutuak erakusten ditu oraingoan. Obrak bi orduko iraupena du, eta gizakiek mehatxatzen duten baina oraindik edertasunez betea dagoen planeta batez hitz egiten du.