Araba Bai, Alternatiba eta independenteekin lanean ari dela adierazi du EAk
Nafarroatik Euskal Herrira jauzi egin nahi duen subjektu politikoa egikaritzeko Araba Bai, Alternatiba eta proiektuarekin bat egin duten norbanakoekin «lanean» ari direla adierazi du EAk. Apirilaren 18rako Sortu legeztatuz gero, gainera, bertan tokia baduela ere aitortu du.
GARA | DONOSTIA
Eusko Alkartasunak eta Herritarron Garaiak bat egin eta Euskal Herri osorako subjektu politikoa eraikitzeko bideari ekin zioten larunbatean, Lizarran. Eta bide hori «Araba Bai, Alternatiba eta norbanako independenteekin» egiteko «lanean» ari direla adierazi zuen atzo EAko idazkari nagusi Peio Urizarrek.
«Burujabetza erakundeetara eramateko gai den» subjektu politikoa eraiki nahian dabiltzala aitortu zuen Urizarrek Donostian eskainitako agerraldian. Subjektu politiko honekin gainera, Euskal Herrian gertatzen ari den aldaketa politikoa «tinkatu» nahi dutela ere eman zuen aditzera; «Gure herriak bizi duen eraldaketan herritarren parte hartzea sustatuko duen tresna eraginkorra osatu nahi dugu», baieztatu zuen arrasatearrak.
Hauteskunde zerrendak aurkeztu behar diren egunerako, asko jota datorren apirilaren 18rako, Sortu alderdia legala balitz gainera, subjektu politiko berri honetan parte hartzeko gonbita jasoko lukeela nabarmendu nahi izan zuen EAko kideak, ezker abertzaleko alderdi berriaren legeztatzea «nahi eta espero» dutena dela gehitu zuen.
Atzo eguerdian Ikerne Badiola eta Mariano Alavarekin batera eskainitako agerraldian, martxan ipini nahi duten aukera politikoa «gatazka politikoa konpontzearen alde, pertsona guztiek eskubide guztiak izan ditzaten eta berdintasunezko gizarte baten alde» lan egiteko prest dauden herritar guztiei zuzenduta dagoela nabarmendu zuten.
Urizarren iritziz, Euskal Herriak «bizi duen une historikoa» indar bilketan oinarritu behar da, «herritar orok bere eskubideak bermatuak izango dituen eszenatokia trinkotzeko».
Ildo horretatik, EAk euskal gizarteari «batasuna, akordioa eta adostasuna» eskaintzen dizkiola adierazi zuen Urizarrek, haren aburuz, une politiko honek «irekitasuna» eskatzen du, «alderdi politikoen sigletatik harago ikusteko».
Lizarran abiapuntua
Batasuna izango da subjektu politiko berriaren giltzarria. «Abertzaleak, independentistak, aurrerakoiak eta ezkertiarrak diren pertsonak biltzeko bokazioz jaio eta egungo egoera eraldatu eta nazio bezala dagokigun erabakitzeko eskubidearen alde» lan egingo duela berretsi zuen arrasatearrak.
Eraiki nahian dabiltzan subjektu politiko berriak ez du oraindik izenik, ez behintzat ofizialik, baina Lizarran, Herritarron Garaia agiriaren sinatzaileekin batera egindako ekitaldia «lehenengo harria» dela nabarmendu zuen Urizarrek.
«Soilik bide politiko eta demokratikoetan oinarritutako tresna. Horixe da herritarren eskura jartzen duguna». Alta, aurrerantzean bi norabidetan lan egingo duela ere iragarri zuen: Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren konponbidearen eta aldaketa politiko eta sozialaren alde.
Araba Bai alderdi berriak ezkerreko abertzaleak batzeko deia egin zuen, «bakarkako biderik» hasteko asmorik ez zuela argituz.
El portavoz de Alternatiba, Oskar Matute, destacó ayer que sería «bueno» que la experiencia puesta en marcha el sábado en Nafarroa entre EA y Herritarron Garaia «tuviera su expresión» en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, aunque precisó que todavía quedan «cosas que restañar». En una entrevista radiofónica, Matute afirmó que «la izquierda en Euskal Herria llegará en posición de fuerza» a las próximas elecciones del 22 de mayo, y expresó su convencimiento de que «el mapa político de este país cambiará».
El dirigente de Alternatiba apuntó que de cara a las elecciones la oferta se encuentra «en una fase avanzada». «Y vamos a llegar bien y en buena posición» indicó.
«Los ciudadanos de este país son suficientemente inteligentes como para determinar quiénes hacen apuestas sinceras, quiénes no las hacen, quiénes se equivocan y quiénes no, pero, sobre todo, quiénes, en un continuo caminar, están intentando resolver los problemas que este país tiene», declaró Matute.
GARA