GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Frankismoaren bidegabekerien itzal luzea

Frankismoaren errepresioa ez da bere tamaina osoan ezaguna. Exekuzioak, kartzelatzeak, umiliazioak... asko eta oso larriak izan ziren, baina neurri batean ezkutuan jarraitzen dute, azken urteotako ikerketek lekukotza eta zantzu ugari agertu badituzte ere. Bada, ordea, ezkutuago dirauen errepresio mota bat: ekonomikoa, sarritan errepresio fisikoarekin estu lotuta zegoena, Nafarroako errepresioaren mapak argi erakusten duen bezala.

Patxi Egiluzen dokumental batek bidegabekeria haiek ahazturatik atera berri ditu. «Nos quitaron todo» izenburupean, dena kendu zieten haien ahotsak bildu ditu. Salaketak, gainera, frankismoa gainditzen du, frankismoaren bidegabekeriak gaur arte luzatu baitira. Izan ere, frankismoaren ondoren, Errepublikaren alde agertu ziren alderdi eta sindikatuei ondasunak itzuli zizkieten, baina ez banakoei, herritarrei, beren lurrak, azienda, dirua... Faxistek lapurtutako dirua itzultzeko eskaera Madrilgo Parlamentura eraman zutenean, haren erantzuna ezezkoa izan zen, gauzak bere horretan jarraitzeko borondatearen erakusgarri. Baliteke horrelako gauzak mugitzeko -«bazterrak nahasteko»- beldurra ere izatea; nolanahi ere, nabarmena da bidegabekeria ikaragarri haiek ahal den neurrian kitatzeko borondate falta. Bada, halaber, faxismoaren gehiegikerien «lorpenak» zuritzeko eta haren ondorengoen botereari men egiteko modua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo