GARA > Idatzia > Kultura

Kim Longinotto feminista sarituko du Giza Eskubideen Zinemaldiak

25 film, 21 film labur eta sei erakusketek osatuko dute Donostiako Giza Eskubideen bederatzigarren zinemaldiak apirilaren 8tik 15era eskainiko duen programazioaren funtsa. Gainera, aurten Kim Longinotto dokumentalgile britainiarrak jasoko du sari berezia, eta, aldi berean, bere azken lana estreinatuko da. Longinotto zinema feminista garaikideko izen garrantzitsuenetariko bat da eta emakumearen alderdirik gogor eta borrokalariena agertzen du lanetan.

p040_f01_152x116.jpg

M. LARRINAGA | DONOSTIA

Munduko bazter bateko zein besteko biztanleek egunero bizi dituzten egoera zailak izango dira astebetez hizpide nagusi Donostian. Izan ere, apirilaren 8tik 15erako Giza Eskubideen Zinemaldia antolatu dute hiriburuan bederatzigarren urtez. Film luze eta laburrez gain, erakusketak, eztabaidak, dantza, musika edota solasaldiak ere izango dira, filmen protagonisten eta landuko diren gaiei buruzko adituen parte hartzearekin.

Zinemaldiari Marcel Rasquinen «Hermano» (2010) filmak emango dio hasiera. Venezuelako pelikula hau «Ciudad de Dios» (Fernando Meirelles eta Katia Lund, 2002) lanarekin alderatu zuen atzo egindako aurkezpenean Josemi Beltranek, Zinema Unitateko arduradunak. «`Ciudad de Dios' bezalakoa da, miseriazko giro berdinarekin, baina bizinahiz beteriko tonuarekin oraingoan. Futbola erabiltzen du egoera horretatik ateratzeko bide bezala». Filma apirilaren 8an ikusi ahal izango da Victoria Eugenia antzokian, 19.00etan.

Itxiera Alemaniatik etorritako «Die Fremde/When We Leave» (2010) pelikulak egingo du. Feo Aladagen lan honek Europako Parlamentuak ematen duen Lux saria jaso du, beste batzuen artean. Bertan emakumeenganako tratu txarrak, immigrazioa edota Islam erlijioan emakumeek bizi dituzten egoerak azaltzen dira. Emanaldia apirilaren 15ean izango da, 19.00etan, Victoria Eugenian, eta zinema astearen amaiera emango dio.

Indarkeria azaleratuz

Egitaraua osatzen duten filmek hainbat gai jorratzen dituzte. Alde batetik, elbarritasuna eta artea, nazioarteko bake indarren gehiegikeriak, zabor hipotekak eta krisi ekonomikoa edota memoria historikoa azaltzen dira. Eta, bestetik, transexualtasuna, hiesa, arabiar iraultzak edota emakume indiarrek euren eskubideen alde egiten duten borroka eta gisako gaiak ere jorratuko dira.

Urtero bezala, biolentzia politikoaren biktimek arreta berezia jasoko dute aste honetan, besteak beste, honako lanen bidez: «Armadillo» (Janus Metz), Afganistanen grabatutako lana, fikzioaren eta dokumentalaren artekoa; edota Osama bin Ladenen bizkartzain izandakoaren eta Guantanamon preso egondako gizonaren historia kontatzen duen «The Oath» (Laura Poitras). Afrikak ere bere isla izango du «Benda bilili!» (Renaud Barret, Florent de La Tullaye) elbarritasunari eta arteari buruzko lana; «White Material» (Claire Denis) Afrikako iraultzetako batean kafe sail baten jabeen egoera deskribatzen duenarekin; edota Txileko desagertuei buruzko «Post Mortem» (Pablo Larrain) lanaren emanaldiekin.

Dokumentalen erregina

Bestetik, giza eskubideei buruzko zinemaren asteak urtero sari berezi bat ematen du. Aurtengo edizioan saritua Kim Longinotto («Divorce Iranian Style», 1998; «Sisters in Law», 2005) dokumentalgile britainiarra izango da. Josemi Beltranek azaldu zuenez, Longinotto «izen garrantzitsuenen artean dago gaur egun»; izan ere, zinema feminista garaikidean nabarmentzekoa da bere izena. 1976an hasi zen lanean, eta, geroztik, 20 film baino gehiago egin ditu emakumearen eskubideen aldeko mezuak zabalduz. Mundu osoan saritu izan dituzte bere lanak, Gijongo zinemaldiak adibidez, atzera begirakoa eskaini zion iaz. Egin dituen giza erretratuek, emakume kementsu eta borrokalarien istorioetan arreta berezia jarriz, egungo dokumentalaren erreferentzia bihurtu dute.

Apirilaren 9an emango diote saria, 19.00etan, Victoria Eugenia antzokian. Ekitaldian bere azken lana estreinatuko da, «Pink Saris», eta ondoren, eztabaidarako tartea izango da.

Josemi Beltrán: «Soy un firme convencido del poder de la cultura para removernos»

Josemi Beltrán afronta su primer año como responsable de la unidad de cine, pero tiene muy claro cuáles deben ser los objetivos de cualquier festival de cine que se precie. Y más en concreto lo que el Festival de Cine y Derechos Humanos de Donostia debe conseguir ante el público.

«Los festivales tenemos que tener el reto de acercar cosas de difícil acceso» explica Beltrán. «Intentamos que sean películas inéditas o a las que el acceso sea complicado, que no llegan a las salas comerciales». Además, este festival tiene una doble importancia, puesto que además de las obras difíciles de encontrar, todas llevan consigo un mensaje que transmitir sobre esos derechos humanos a menudo olvidados e ignorados. «Muchas veces viene antes la persona invitada o el mensaje y luego la película, y otras veces a la inversa, viene la película y luego el mensaje y el debate que se crea. No se puede categorizar, pero ambas cosas son igual de importantes».

Durante la semana del 8 al 15 de abril el festival intentará concienciar al público asistente; niños, adolescentes, jóvenes y adultos. «Soy un firme convencido del poder de la cultura, de la creatividad y, del cine en concreto, para removernos cosas y cada película tiene sus estrategias para hacerlo de forma diferente; algunas son más obvias y otras más sutiles. Pero para eso es necesario que el espectador esté abierto y atento. No creo en el espectador manipulado y conducido hacia un mensaje, sino en un espectador que sabe leer lo que le está ofreciendo la película y sacar sus propias conclusiones. En ese sentido, la selección que intentamos hacer siempre son películas que consigan ese efecto» dice Beltrán. M. L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo