GARA > Idatzia > Mundua

Palestinarekin bat egin eta Israeli boikot egitera deituko dute larunbatean Zestoan

p024_f01.jpg

Ainara RODRIGUEZ

Palestinaren aurka Israelek ezartzen duen apartheid sistemaren kontra eta herrialde sionistari boikot egiteko nazioarteko deialdiari helduz, lehen Euskal Herria-Palestina Eguna antolatu du Euskal Herria-Palestina Sareak datorren larunbaterako Zestoan. Atzo, hain zuzen, egunaren nondik norakoak jakinarazi zituzten agerraldi bidez, Askapenako, Komite Internazionalistako, LAB sindikatuko zein Igorre eta Zestoako alkateez lagunduta.

Egitarau anitza atondu dute egunerako; han izango dira Txan Magoa, Porrotx pailazoa, Nabil kantari palestinarra eta hainbat musika talde; guztiak ere goizeko hamaiketatik aurrera. Hasiera batean, arratsaldean ekitaldia egiteko asmoa zutela nabarmendu zuten, baina Gernikako Akordioak Bilbon deitua duen manifestazioa dela-eta, ekitaldia gau partera atzeratu dutela esan zuten.

Antolatzaileen arabera, giza eskubideak eta nazioarteko legedia errespetatu ezean, Israel ez da sekula Estatu demokratikoa izango, eta horregatik, nazioarteko beste hainbat herrialdek egin bezala, Euskal Herriak ere bat egin behar du palestinarrek martxan ipinitako BDS kanpainarekin (Boikota, Desinbertsioa, Isunak). Eskubide horiek errespetatzen ez diren bitartean, protestara deitzen segituko dutela ziurtatu dute, orain arte egin duten moduan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo