DONOSTIA
Lurralde Zatikako Planak kaltetutakoek elkarretaratzea egin zuten asteburuan
Donostialdeko Lurralde Zatikako Planak kaltetutakoen taldeak elkarretaratzea egin zuen larunbatean Aldundiaren eta Lakuako Gobernuaren Donostiako egoitzaren aurrean, plan horrek eragingo lituzkeen ondorioak salatzeko. Kaltetuen plataformako kolektiboek panel erakusketa bat ere egin zuten, proiektu bakoitzak izango lituzkeen ondorioak azaltzeko, hala nola, kanpo kaiak, plataforma logistikoak, errauste plantak, AHTk eta zentral termikoak. Era horretan, «inposatu nahi duten adreiluaren filosofia txikitzailea» salatu zuten.