GARA > Idatzia > Euskal Herria

ITZIAR

Herria Sortzen plataformaren aldeko sinadura ematera dei egin dute

Itziarko gizarte eragileek agerraldia egin dute asteburuan eta ohartarazi dute oinarrizkoa dela Herria Sortzen plataformak bideratzea Itziarren Auzo Udal izendapena. «Une honetan badaude arrazoi sendoak akordioa lor daitekeela pentsatzeko», adierazi zuten, Debako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko gehienek «izendapenaren aldeko jarrera» erakutsi baitute. Plataformak hauteskundeetan izateko sinadurak behar ditu eta hilaren 11n eta 13an arratsaldeko 17.30etik 19.30era Itziarren egingo diren sinadura bilketetan parte hartzeko deia egin zien Itziarko eta Debako bizilagunei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo