GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

URREZKO LEHIAKETA Bakarkakoa

Irazabalek, Urteagak, Mugertza III.ak eta Rodriguez I.ak gainditu dute lehen saioa

J.L.

Irazabalek, Urteagak, Rodriguez I.ak eta Mugertza III.ak eskuratu dute Buruz Buruko Urrezko Aizkorako lehen kanporaketa gainditzea. Bi saio jokatu dira asteburuan, bata Zegaman, eta bestea Urrestillan, eta bakoitzean hamaika aizkolari aritu dira.

Bi saioetan hamaika aizkolari neurtu ziren, lau multzotan banatuta. 45 ontzako bat moztea zen lana, eta hiruko hiru multzo eta bat bikoa zen. Denak denen kontra aritu ziren lehen saioan, eta azken geratzen zena zihoan kanpora, lau geratu arte. Lau horiek bi final jokatu behar izan zituzten, eta bi irabazleak sailkatu ziren.

Finalera bitarte enbor bat moztu behar bazuten, finalean bina 45 ontzako moztu behar zituzten. Final batean Alkizalete II.a eta Urteaga neurtu ziren. Azken honek irabazi zuen, eta 3.17 izan zen bere denbora. Asteasukoak 4 minutu eta 8 segundo behar izan zituen. Beste finalean Irazabal eta Beltza lehiatu ziren, eta lehenengoak irabazi zuen. 1.59 eta 2.54 izan ziren denborak.

Atzo Urrestillan era berean aritu ziren hamaika aizkolari. Final batera Larrañaga eta Rodriguez I.a iritsi ziren, eta segoviarra gailendu zen. 4.04 izan zen bere denbora eta 4.06 Urrestillakoarena. Beste finalean Mugertza III.a eta Irazu lehiatu ziren. Mutrikukoa gailendu zen, eta bere denbora 3.22 izan zen, eta 3.55 Irazurena. Asteburuko denborarik onena Mugertzak egin zuen 45 ontzakoa 43 segundotan moztuta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo