GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

PILOTA Berezkoak

Lanbert eta Harizmendi bukaeran nagusitu dira

p044_f02.jpg

J.L.

Laurent Lanbertek eta Thierry Harizmendik 40 eta 39 irabazi zieten atzo Bielleri eta Kurutxariri, 90 minutu pilotan aritu ostean, eta beren multzoko bigarren postua lortu zuten.

Atzo amaitu zen ligaxka, eta jadanik erabakita geratu da hurrengo fasea. Waltari-Ximun Lanbert eta Ibarrola- Janots finalerdietara sailkatuta daude. Final-laurdenak, berriz, honela geratu dira: Laurent Lanbert-Harizmendi Intxauspe-Ezkurra II.aren aurka neurtuko dira eta Ezkurra I.a-Etxeto, berriz, Bielle-Kurutxariren aurka.

Atzoko partida orekatua izan zen. Bielle-Kurutxari ia partida osoan zehar aurretik izan ziren markagailuan, baina amaierara Lanbert eta Harizmendi freskoago heldu ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo