GARA > Idatzia > Kultura

Euskal zinemak Mexikon izandako harrera goraipatu du Etxepare Institutuak

GARA | DONOSTIA

Aizpea Goenagak, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, Guadalajarako Zinemaldian (Mexiko) euskal zinemak izandako «harrera beroa» nabarmendu zuen atzo Donostian, eta Zilarrezko Puma saria (Mexikoko UNAM unibertsitate nazional autonomoko zinemaldiko film onenaren saria) eman zion «Aita» pelikularen zuzendari Jose Maria de Orberi.

Goenagak publikoaren «erantzun ona» eta pelikulek izan duten «harrera beroa» azpimarratu zituen. Parte hartu duten filmak Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren «80 egunean», Josu Martinez eta Txaber Larreategiren «Debekatuta dago oroitzea», Juan Miguel Gutierrezen «La plaza de la música» eta Mikel Ruedaren «Izarren Argia» izan dira.

Bestetik, Itziar Aizpuruk zinemaldiko epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen «80 egunean» filmean egindako lanagatik. Sariak «ilusio handia» egin ziola aipatu zuen atzo Etxepare Institutuan, eta eskerrak eman zizkion erakundeari «filma erakustea ahalbidetu» izanagatik.

Horrez gain, Jose Maria de Orberi Zilarrezko Puma saria eman zion Aizpea Goenagak, otsailaren 24tik martxoaren 4ra ospatu zen UNAMeko Zinemaldian film onenaren saria irabazi baitzuen. Hainbat herrialdetako 16 pelikula aritu ziren lehian, eta Jose Maria de Orberen «Aita» filma izan zen film onenaren saria eskuratu zuena.

De Orbek esan zuen ez duela «sarietan sinesten», baina, behin saria jasota, poz handia sentitzen dela onartu zuen, batez ere, «UNAMeko epaimahaia zinemagile handiek osatu dutela kontuan hartuta». «Zineman egiten den genero desberdintasuna gainditu eta bide berriak zabaltzeko egindako ahalegina» saritu izana eskertu zuen zuzendariak. «Aita», datorren maiatzaren 22an, Londreseko Tate Modern museoan erakutsiko dela ere azaldu zuen zuzendariak.

Ficha

Título original:

`Piranha 3D'.

Dirección:

Alexandre Aja.

Intérpretes:

Steven R. McQueen, Elizabeth Sue,

Jerry O'Connell, Elisabeth Shue,

Ving Rhames, Christopher Lloyd,

Richard Dreyfuss, Eli Roth, Kelly Brook,

Joe Dante, Dina Meyer.

País: EEUU, 2010.

Duración: 89 m.

Género: Terror.