GARA > Idatzia > Mundua

Obamak berri ontzat jo du AEBetako aurrekontua onartu izana

Barack Obama AEBetako presidenteak azken minutuan lortu du herrialdeko Administrazioak lanean jarraitu ahal izateko aurrekontua onartzea. Hori, ordea, estatubatuarrek inoiz ezagutu duten murrizketa larrienari ateak zabalduta lortu du, horixe baitzen errepublikanoek argi berdea emateko ezarri zuten baldintza. Presidenteak murrizketaren aurpegirik onena aurkezteko ahalegina egin zuen. Hala ere, herritar askok ez dute erabakia onartuko.

p030_f01_199x140.jpg

Jose Angel ORIA

Obama presidentearen eta errepublikanoen arteko akordioa ostiral gauean iritsi zen, azken minutuan, Hollywoodeko filmeta- ko gidoiek eskatzen duten moduan. Oposiziokoek eskatutako gehiena onartzea beste erremediorik ez zuen izan politikari beltzak; baina, atzo, bezperan gertatutakoa arrakasta bailitzan aurkezten saiatu zen, nahiz eta porrotaren usain garbia duen.

Azken orduko akordioa iritsi ez balitz, zerbitzu federalak, AEBetako estatu guztietara iristen direnak, geldirik geratuko zirela jakinarazi dute begiraleek. Horregatik, Obamak Administrazioa geldiarazi ez izana goraipatu zuen atzo, eta hortik abiatuta adierazi zuen aurrekontua onartu izana etorkizunari begira egindako inbertsioa dela: «Gure herrialdearen etorkizunerako egindako inbertsioa da akordio hau. Aldi berean, gure historiako gastu murrizketarik handiena da», erantsi zuen, AEBetako zenbait tokitan elkartuta egon diren manifestariei arrazoia emanez.

Murrizketak ezinbestekotzat zituzten AEBetako bi alderdi nagusiek. Beraz, zenbat murriztu zen kontua. Hasiera batean, negoziazioan esku hartu duten demokratek 33.000 milioiko murrizketa egitea proposatu zuten, baina kopuru hori ez zen nahikoa oposiziokoentzat. Errepublikanoek beste 12.000 milioi dolarreko murrizketa exijitzen zuten. Azkenean, akordioa erdibidean zegoen: 38.500 milioi dolar, demokratek proposatutakoa baino handiagoa eta errepublikanoek mahai gainean jarritakoa baino txikiagoa.

Denak pozik, beraz, pentsa daiteke. Iritzi horrekin ez datoz bat, aldiz, kalera protesta egitera irteten ari diren estatubatuarrak, horiek bai baitakite edozein murrizketak egoerarik larrienean dauden herritarrei egingo diela kalte.

«Adostu ditugun murrizketa horietako batzuk oso mingarriak izango dira -esan zuen atzo Obamak astero irratiz eskaintzen duen hitzaldian-. Murrizketa horiek jasango dituzten egitasmoetan lanean aritzen direnak murrizketek kalterik txikiena eragin dezaten saiatuko dira. Beharrezkoak diren azpiegitura lan batzuk atzeratu beharrean izango gara».

Adostutakoak krisiak eragindako murrizketak direla onartu du presidenteak, eta, testuingurua hobea izan balitz, tankerako neurririk hartu beharrik ez litzatekeela izango. Edonola ere, nabarmendu zuen bi alderdi nagusiek aurrekontuaren defizitari buruzko akordioa adostu izanak eztabaida ez gaiztotzea lortu duela, hau da, ez alderdikeriak ez gai sozialen inguruko ezberdintasunek ez dutela AEBetako Administrazioa geldiarazita utziko.

«Gure esku dauden baliabideekin bizitzen hastea etorkizunari begira egindako inbertsioak babesteko modu bakarra da. Inbertsio horiei esker, AEBek lanpostuak sortzeko borrokari eutsi ahal izango diote, gure umeen hezkuntzan inbertitu ahal izango dugu, baita energia garbian eta bizitzak salbatuko dituen ikerketan ere».

38.500

33.000 milioiko murrizketa egitea proposatu zuten demokratek. Errepublikanoek beste 12.000 milioi dolarreko murrizketa exijitzen zuten. Azkenean, akordioa 38.500 milioi dolarretan zegoen.

«Ayudará a crear un mejor ambiente para los creadores de empleo»

El presidente de la Cámara de Representantes, John Boehner, dijo a sus compañeros republicanos que había alcanzado un acuerdo con la Casa Blanca para financiar al Gobierno por el resto del año fiscal, que finaliza el 1 de octubre. «Luchamos por mantener el gasto del Estado bajo porque realmente ayudará a crear un mejor ambiente para los creadores de empleos en nuestro país», dijo a la prensa. Ambas cámaras aprobaron una medida provisional de financiación antes de la medianoche para dar tiempo, hasta el jueves, para sellar el acuerdo general. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo