GARA > Idatzia > Kirolak> Baskonia

«Denboraldi berriko» aurreneko partida

MANRESA-BASKONIA

A. G.

«Aurten ezer lortu nahi badugu, ezinbestean gelditzen diren partida guztietan irabazi behar dugu». Garbiago nekez hitz egingo du Dusko Ivanovic-ek. Izan ere, Euroligatik at geratu ostean, ACB Ligako azken txanpari ekin eta ahal bezain gora iristea baino ez zaio geratzen Caja Laboral Baskoniari. Manresaren kantxan jokatuko du, besraz, talde gasteiztarrak «denboraldi berriko» aurreneko norgehiagoka.

Dena den, egia da aurten Baskoniakoak Zurbaotik urrun oso narras dabiltzala, edota Nou Congost pabilioian garaipena beti dagoela garesti. «Badakigu Manresan gailentzea beti dela zaila», onartu du asteon Marcelinho Huertasek, «baina Menorcan etxetik kanpoko bolada txarra eten genuen, eta hemendik aurrera bolada onari ekingo diogulako itxaropena daukat», adierazi du.

«Lehenengo aldia da nire talde batek etxetik kanpo halako beherakada egiten duena», onartu du, bestalde, baskonisten entrenatzaileak. «Astean partida bakarra jokatuko dugularik, espero dut kanpoan ere ia etxean bageunde bezala jokatuko dugula», gaineratu du.

Jokalarien egoera fisikoari dagokionez, joan den astean Stanko Barac ez zen Estudiantesen aurka aritu. Bada, aste honetako atsedenaz baliatuta -bi egunetan entrenatu gabe egon dela aitortu du Ivanovicek-, badirudi pibot kroaziarrak ez duela jokora itzultzeko arazorik izango.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo