GARA > Idatzia > Euskal Herria

INES OSINAGA | GOSE TALDEKO AHOTSA ETA SOINUJOLEA

«Helmuga ez dago Donostian; maiatzean, ekainean... `korrika' jarraitu behar dugu»

 

Laugarren diskoa kaleratu berri dute, arrosa kolorekoa, baina ez da Gosek azkenaldian egiteko izan duen lan bakarra. Arrasatearrak dira 17. Korrikako abestiaren egileak; musika bizia eta doinu azkarrak, euskararekin bat egitera animatzeko.

p014_f0274127.jpg

Oihane LARRETXEA | DONOSTIA

Furgonetako bozgorailuek ez dakite nekea zer den. Herriz herri, antolatzaileek jendea animatzeko erabilitako hitzak «pausoz pauso, gelditu barik/pausoz pauso, maitatu, ari/pausoz pauso euskalakari!» lerroekin tartekatzen dira. Dagoeneko, 17. Korrikako abestia egunok girotzen dituen musika nagusi bilakatu da. Arrasatearrek Betagarriri hartu diote lekukoa Korrikari doinua jartzeko lanean.

Oraingoan Korrikaren barrenetik hartu duzue parte.

Hala da bai, izan ere, orain arte korrika besterik ez dugu egin. Uste dut abestia konposatzea Euskal Herriko edozein musika taldek atsegin handiz egingo lukeen proiektua dela; guk behintzat hala jaso genuen. Hala ere, ez dut gezurrik esango eta ardura handia dela onartzen dut. Euskal Herriari zuk nahi duzuna esatea... ezin alferrik galdu. Mikrofonoa erabili behar den arma bat da.

Leloa izan duzue hizpide, baina letra zuena da, ezta?

`Euskalakari' hitza ez dugu guk asmatu, baina letra, AEKri hala proposatuta, geurea da bai, beti idatzi baititugu gure abestiak. Hala ere, dena elkarlanaren fruitua da; ezin du leloak alde batetik eta abestiak bestetik joan; denok norabide berean egin behar dugu, denok bat egin behar dugu.

Bakoitzak bere aldetik eginez gero...

Hala egiten badugu, alferrik gabiltza, hori nahi genuen nabarmendu. Goazen urratsez urrats egitera, helmuga ez delako Donostian egongo, furgoneta gelditutakoan ere badagoelako zer egin: bai maiatzean, bai ekainean, baita datorren urtean ere `korrika' egiten jarraitu beharko dugu.

Enpresariak eta sindikatuak lerro berberean kokatu dituzue. Adiskidetu egin al dira?

Bi talde horiek helburu berberaren alde jartzea ez da erraza, edo zuriak eta gorriak direnak... kondizio desberdinetako euskaldunak bat eginik korrika jar daitezela da nahi duguna.

«Eserita zer itxoiten zenuen?/ Beldurtuta, nekatuta ote zinen.../ trena pasa da eta zu begira hemen» diozue.

Eserita ezin dela korrikarik egin argi dago. Ezin da eserita egon, herri honetan zer pasako den begira, zain. Horrela jokatzen duenari ea beldurtuta edo nekatuta dagoen galdegiten diogu, ez baita horretarako unea. Herri honetan lan asko daukagu guztion artean egiteko.

 

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo