GARA > Idatzia > Euskal Herria

HUELGA DE HAMBRE

Tobarren kontrako euroagindua ontzat eman du Pauek eta Jimenezena hilaren 15ean argituko du

A. M. | PAU

Paueko Instrukzio Epaitegi Bereziak ontzat eman zuen atzo Irati Tobarren kontrako euroagindu eskaera. Portugaleteko gaztea Donibane Lohizunen atxilotu zuen Polizia frantsesak martxoaren 30ean, Hendaian gose greba egin eta egun batzuetara. Aurretik, beste zazpi kiderekin batera, itxialdia egin zuen Izpuran. Atzo herenegun Espainiaratu zuten Bergoi Madernazen askatasuna eskatuz 100 lagun bildu ziren Gasteizen.

Elementu osagarriak

Auzitegi berak, Jon Goio Jimenezen kontrakoa aztertu zuen gero. Madrileko Auzitegi Nazionalak tolosarrari leporatzen diona osatzeko, bi elementu gehiagarriak helarazi zizkion Paueko epaileari. Jimenezen abokatu Xantiana Cachenautek frogatu zuen erantsitako elementu horiek gezurra zirela. Bestalde, gertakarien inguruko zehaztasunetan ere, formalki bete behar diren gutxienekoak ez dituztela betetzen gaineratu zuen. Auzitegiak ostiralean jakinaraziko du erabakia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo