GARA > Idatzia > Euskal Herria

Grenetek bat egin du UMP utzi eta zentroa biltzeko Borloo-ren egitasmoarekin

Borloo ministro ohiak berrikitan azaldutako asmoarekin bat egin du Jean Grenetek. Bera ere, UMPrekin duten aliantza eten eta «PRVn identitatea berreskuratuta», zentristen konfederazio bat osatzeko aldekoa da.

p016_f02.jpg

GARA | BAIONA

Diputatu eta Baionako auzapez Jean Grenet prest agertu da Jean-Louis Borloo Ingurumen ministro ohiak egindako urratsa babestu eta UMPrekin duten aliantza eteteko.

Joan den ostegunean, Borlook telebista kate batean iragarri zuen UMP utzi eta zentroko konfederazio berri bat osatzeko asmoa zuela. Parti Radical Valoisien-eko (PRV) lehendakaria da Borloo; Grenet alderdi erradikaleko kide da eta betidanik aldarrikatu izan du bere militantzia, nahiz eta azken urteotan UMPen barruan jardun duen.

Hain zuzen ere, Sarkozyren alderdian «urtutako» alderdia direla uste du Grenetek: «Izaera propiorik gabeko sozioak garela dirudi eta guk identifikatutako aliatuak izan nahi dugu».

UMPren hegemonia

Borlooren adierazpenen ildo beretik, UMPk joera «hegemonikoa» duela eta «iritzi korronteak» itotzen dituela nabarmendu du Baionako auzapezak.

Kritiko agertu da, gainera, Gobernuan dagoen alderdiak azken garaiotan darabilen ildo eta mezu politikoarekin: «UMPk Fronte Nazionaleko (FN) bozen atzetik ibiltzeko joera du azken aldi honetan eta, horretarako, segurtasuna, laikotasuna edota etorkinen gaietan murgilduta dabil etengabe. Frantsesei benetan interesatzen zaizkien gaiak, aldiz, baztertuta dauzka».

Grenet izan da Borlooren bideari atxiki zaion lehenetarikoa. Ez du, haatik, UMPrekin «gerran hasteko» asmorik. PRVk maiatzaren 14 eta 15ean aparteko biltzarra egingo du Borlooren proposamenaren inguruan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo