GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Kanaldude euskarazko herri telebistak Interneteko ataria berritu du

GARA |

2011ko udaberri hasiera honetan, Kanaldude euskarazko herri telebista parte-hartzailea berrikuntza aro bete-betean dago. Horren erakusle, Ipar Euskal Herriko Internet zaleek ondo ezagutzen duten www.kanaldude.org webgunean aldaketa ugari egin dituzte. Hala, Facebook edo Twitter bezalako sare sozialen bidez parte-hartzea sustatuko dute, eta edozein momentutan Kanalduderekin harremanetan egoteko erraztasunak ere emango dituzte RSS zerbitzuan harpidetuz gero.

Ikus-entzuleei zerbitzu hobea emateko asmoz, gune berriak kalitate altuagoko bideoak eskainiko ditu, horretarako definizio handiko bideoak zabaltzeko Internetek egun eskaintzen dituen aukerak baliatuz. Aurrerantzean www.kanaldude.tv ataria telefono mugikorretan eta tablet interaktiboetan ere ikusi ahal izango da. «Kanaldudek informatzeko, bizitzeko eta euskaraz egun osoan konektaturik egoteko manera ludiko eta modernoak eskaintzeko parioa egin du», nabarmendu dute euskarazko telebistatik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo