Ane Labaka lasartearrak irabazi du bertsolari gazteen Osinalde saria
GARA |
Ane Labaka lasartearra izan zen larunbat gauean Gabiriako Osinalde elkartean jokatutako 40. Bertsolari Gazteen Osinalde sariko irabazlea. Entzuleek emandako saria, berriz, Endika Igartzabal bertsolariak jaso zuen. Odei Barrosok bere aldetik, bertsorik onenaren saria eskuratu zuen epaimahaiak hala erabakita.
Finalean Odei Barroso urruñarra, Nekane Zinkunegi errezildarra, Larraitzeko Adur Gorostidi, Gabiria bertako Endika Igarzabal, Ane Labaka lasartearra eta Arrate Illaro getxotarra aritu ziren. Jokin Murua izan zen saioko gai-jartzailea.