GARA > Idatzia > Kultura

Bonbardaketaren kronika kantatua egingo dute gernikarrek

Herritar talde batek «Gernika sutan» ikuskizuna prestatu du apirilaren 26rako, bonbardaketaren 74. urteurrena betetzen den egunerako. Gernikarrek eurek landutako ikuskizuna da, aspalditik zuten beharrari erantzuteko: egia berreskuratzea eta gertatu zena «beren ahotik» kantatzea.

p043_f01_148x128.jpg

Nerea GOTI | BILBO

Hurrengo apirilaren 26an, 74 urte beteko dira Alemaniako Condor Legioaren eta Italiar Legioko hegazkinek zerua ilundu, eguneroko bizitzaren soinuak estali eta Gernikan heriotza eta txikizioa zabaldu zutenetik. 74 urte hauetan hainbat adierazpen izan dira data hori gogoan hartuta, gertaera salatu eta memorian gordetzeko.

Aurten, ekimen berri bat abiarazi du herritar talde batek. Gernikarrek eurek egindako kultur adierazpena da, kantatuta eta neurri batean antzeztuta. Dagoeneko 90 herritar inguru bildu ditu ekimenak eta aspalditik entseguak egiten ari dira ekitaldi hori prestatzeko. «Gernika sutan» du izenburua eta hilaren 26an izango da, duela 74 urte gudaren hondamendia ezagutu zuten kaleetan bertan eta gertaera hura bizi izan zutenen oinordekoen eskutik.

Eneritz Artetxe aktoreak «Gernika sutan» antzezlana koordinatzen du. «Beti entzun dut guk geuk gernikarrok bonbardaketari buruz zer edo zer egin behar genuela. Orain urte batzuk proposamena heldu zitzaidan eta orduan hasi nintzen horren bolumen handiko ekitaldi baten zuzendaritza eraman ahal zuen norbait bilatzen», azaldu du Artetxek.

Carlos Panerarengana jo zuen, bere ondoan lan egin izan duelako, eta halako ekitaldietan zuen esperientzia kontuan hartuta, Mungian Lauaxetari eginiko omenaldian lan egin baitzuen. Haren zuzendaritzapean entseatzen hasi ziren pasa den martxoan.

Santa Agedaren doinua

Santa Ageda eta Marijesien doinuak erabiliko dituzte apirilaren 26ko egun haren kronika kantatuta egiteko. Letrak Edorta Jimenezenak dira, eta Onintza Enbeitak eta Xabier Amurizak ere parte hartu dute. «Herriko koroa bonbardaketaren kronista izango da, hau da zein ordutan, non, zer hegazkin etorri ziren, alemaniarrak, italiarrak... abestuko dute», azaldu du koordinatzaileak.

Dioenez, «harrigarria bada ere, oraindik badago informazio zehatza ez duen jendea. Entseguetan gertatu zaigu letra kantatu eta orduan jendeak esatea `nik ez dut hau jakin' edo galdetzea `baina hau horrela izan zen?'». Horrekin batera, zera gaineratzen du: «adineko jendearen artean batzuentzako oraindik mingarria da gai hau. Oraindik badago horretaz hitz egin nahi ez duen jendea».

«Helburua da gogoratzea, argi gera dadila zer gertatu zen, geuk esan, geure ahotik gure bizipenak kantatzea», nabarmendu du Artetxek.

Proposamen herrikoi horri erantzunez, 30 bat solista ibiliko dira kantari hurrengo 26an, baina guztira 90 lagun inguru biltzen ditu egitasmoak. Batzuk gudarien paperean arituko dira, beste batzuek Gipuzkoako iheslariarena egingo dute, nekazariena edota trenerantz zihoazen herritarrena, besteak beste. Hauxe izan da, hain zuzen ere, aurkitu duten zailtasun bat. «Antzeztea gehiago kostatzen zaie kantatzea baino», dio.

Una representación con varias escalas, en las que el público podrá leer la letra

«Gernika sutan» arrancará hacia las 20.00 junto a la fuente Mercurio, se encaminará en dirección a la estación de tren y, de allí, hacia la calle Santa María para concluir en la plaza del Ayuntamiento. Al inicio se repartirán las letras para que el público pueda seguir el espectáculo e incluso cantar.

Éste será un recorrido reducido, de aproximadamente 75 minutos. Pero se plantean ampliar el espectáculo de cara al próximo año, cuando se cumpla el 75 aniversario de un suceso sobre el que aún existe la necesidad de restituir la verdad que durante tanto tiempo se ocultó. N.G.

ETXEKO LEIHOTIK

Emanaldi berezi honetan solistek eta talde handi batek parte hartuko dute. Azaldu dutenez, herriko erdialdeko kaleetan barrena egingo dute ibilbidea, geldiuneak eginez, eta zenbait kasutan, solistek etxeren bateko leihotik kantatuko dute.

JANZKERA

Argazki eta testigantzen bidez, garaira egokitu dute janzkera. Solistentzako jantzi bereziak egin dituzte, eta abesbatzakoek etxetik ekarritako arropak moldatu dituzte orduko itxura hartzeko, luzerak eta koloreak kontuan hartuta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo