GARA > Idatzia > Ekonomia

EHNEk manifestazioa deitu du Iruñean abeltzaintzak bizi duen krisia salatzeko

p027_f01.jpg

GARA | IRUÑEA

EHNE nekazari eta abeltzainen sindikatuak manifestazioa deitu du apirilaren 30erako, Iruñean, nekazaritzak bizi duen krisiaren larritasunaz ohartarazi eta Nafarroako Gobernuaren «jarrera pasiboa» salatzeko.

Atzo eskainitako prentsaurrekoan emandako datuen arabera, Gobernuko Landa Garapenerako Sailaren aurrekontua %20 murriztu da azken hiru urteotan eta horrek «zuzenean kolpatzen du abeltzaintzatik bizi diren familien ekonomia».

Esnetarako ardien kasuan, gaur egun duten kezka nabarmendu zuten, kanpoko arrazen esneagatik ordaintzen den prezioa jaso dezaketelako, hau da, 0,70 euro litroko, jatorri izendapeneko esnea 1,02 inguru ordaintzen den bitartean. Haragitarako ardien kasuan, jatorrizko prezioa orain dela 20 urte baino merkeagoa dela eta arkumearen prezioa lau urtean 51 eurotik 45era merkatu dela salatu zuten.

Behi esnearen kasuan, hiru urtetan prezioa 0,40 eurotik 0,30era jaitsi dela nabarmendu zuten, ekoizpen kostuak etengabe igotzen ari badira ere.

Zerri eta untxien sektoreen larritasuna aipatu ondoren, nekazaritza politikan aldaketa sakonak eskatu zizkion Gobernuari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo