GARA > Idatzia > Euskal Herria

Manifestaziora deitu dute Donibane Garazin, presoen eskubideen alde

Estatuek konponbide demokratikoan sartzeko eskaintzen zaien aukera ez hartzea onartezintzat jo dute Etxeratek eta Askatasunak. Urratsak eskatu dizkiete, horien artean, «gatazkaren ondorio zuzena diren presoen eskubideak errespetatzea ezinbesteko da». Egoerak ez du hobera egin, ordea, eta honen aurrean kalera ateratzeko deia egin diete herritarrei. Manifestazioa iragarri dute maiatzaren 21erako, «Dagozkien eskubideen jabe euskal presoak Euskal Herrirat» lemarekin.

p013_f0191933.jpg

GARA | BAIONA

«Xantaian, gorrotoan eta mendekuan oinarritutako politika aplikatzen da euskal preso politikoekin». Hala nabarmendu zuten Etxeratek eta Askatasunak, atzo Baionan eskaini zuten agerraldian. Edozein egoera politikotan «onartezina» den jarrera, are okerragoa dela uste dute egungo egoera politiko berezian, Gobernu espainolak eta frantsesak konponbide demokratikoan sartzeko eskaintzen zaien aukera hori ez hartzea, «onartezina ez ezik, barkaezina» ere badela uste baitute. Bide horretan presoen egoera salatzeko mobilizazioa inoiz baino beharrezkoagoa dela irizten diote, eta hala, hilabeteko azken ostiraletako elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egiteaz gain, manifestazioa antolatu dute datorren hilaren 21erako Donibane Garazin.

Etxerateko eta Askatasunako kideek nabarmendu zutenez, estatuek urratsak eman behar dituzte, eta horien artean «gatazkaren ondorio zuzena diren presoen eskubideen errespetatzea ezinbestekoa da». Hain zuzen ere, haien egoeran eta euren senideenean sakondu zuten agerraldiaren hasieran, Euskal Herriko gehiengo zabal batek euskal preso politikoen eskubideen errespetua exijitzen duen bitartean, «estatuek betiko espetxe politika kriminala» ezartzen dutela gogor salatzearekin batera.

Urte hasieratik, 55 pertsona atxilotu dituztela gogorarazi zuten eta horietako hainbatek tortura latzak salatu dituztela. «Tortura fisikoaz besterik ez dugu hitz egiten, jakinda mugako bi aldeetan tortura psikologikoa ere asko erabiltzen dela», zehaztu zuten.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen duten 715 pertsonek jasaten duten sakabanaketa eta urrunketa ere mahaiaren gainean jarri zituzten, baita presondegietan areagotzen ari den bakartze politika ere. Bereziki gogoan izan zituzten, urte luzeak espetxean eman eta kondena luzatu dieten gizon eta emakumeak, Antton Troitiñoren kasua «lotsagarritzat» joz.

Orokorrean, presoei eskubide guztiak urratzen zaizkiela azaldu zuten: «Eskubide politikoak ez dira existitzen: antolatzeko, eztabaidatzeko, bozeramaileak ukaiteko eta prozesuan parte hartzeko eskubideak ukatuak dira».

Presoen senideen inguruan ere mintzatu ziren. Etxerateko kideek salatu zuten kontestu politiko berrian, ez dutela inolako aldaketarik nabari, are gehiego, «presoen, eta aldi berean, senideen egoera gogortuz» doala, bai astebururo egin behar dituzten kilometro kopurua gero eta handiago delako eta, besteak beste, espetxe politika frantsesak bikote arteko harreman fisikoak debekatzen jarraitzen duelako. «Familia eta giza harremanak suntsitzeko benetako sistema erabiltzen dute», kritikatu zuten.

Horregatik, euskal preso politikoei dagokionean ez dagoela ez legerik ez justiziarik nabarmendu zuten, eta iragarri dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zieten herritarrei.

deialdia

Datorren hilaren 21ean, arratsaldeko lauretan Donibane Garaziko Herriko Etxetik abiatuko da manifestazioa, «Dagozkien eskubideen jabe euskal presoak Euskal Herrirat» leloarekin.

PSOE y PP avivan su debate por la excarcelación de Troitiño

La excarcelación del preso político vasco Antton Troitiño continúa en el centro del cruce de descalificaciones entre los dirigentes del PP -que intentan desviar hacia el Ejecutivo de José Luis Rodríguez Zapatero la responsabilidad de la actuación de la Audiencia Nacional en este caso- y los del PSOE. El tono se ha elevado después de que, el viernes, el ex ministro de Interior Jaime Mayor Oreja insistiera en su tesis de que el Gobierno está negociando con ETA y dijera que, en ese contexto, es necesario hacer «gestos» como el que, en su opinión, se habría producido con Troitiño.

El diputado y miembro del comité electoral del PSOE Pedro Sánchez replicó a esas acusaciones señalando que Mayor Oreja fue el «principal defensor» del proceso de diálogo con ETA mientras estuvo en el Gobierno de José María Aznar y reclamó a Mariano Rajoy que desautorice «las calumnias» vertidas por el ahora eurodiputado del PP. Por su parte, el vicesecretario general del PSOE, José Blanco, auguró ayer que el presidente del PP no será «capaz de preguntarle [a Rodríguez Zapatero] por qué los jueces excarcelaron a Troitiño» en el Congreso de los Diputados «porque es un cobarde». Durante un mitin en la localidad gallega de Illa de Arousa, Blanco incidió en que a Mariano Rajoy «le caracteriza tirar la piedra y esconder la mano». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo