Euroagindua
Herritarren sostengua jaso dute Labaka eta Zobaranek Lyongo bistan
Urko Labaka eta Aletxu Zobaran euskal presoen aurkako euroaginduaren bista egin zen Lyongo epaitegian hilaren 20an, eta, bertan, Altza eta Aiaratik joandako hogei bat lagun eta senideren sostengua jaso zuten. Labaka eta Zobaran martxoaren 11n atxilotu zituzten Estatu frantsesean eta egun Lyongo Corbas espetxean daude. Hasiera batean jendarmeek Euskal Herritik joandako lagunei bista egin zen aretoan sartzea eragotzi bazieten ere, azkenean bertan izateko baimena lortu zuten. Halere, eramandako ikur eta ikurrinak kanpoan uztera behartu zituzten eta ez zieten bi presoekin hitz egiten utzi. Bai Urko Labakak bai Aletxu Zobaranek Mikel Ibañez izan zuten gogoan bistan eta preso gaixoak aske uztea eskatu zuten.