GARA > Idatzia > Kultura

Alberto Alday Garay, euskal diasporaren ikertzailea, hil da

GARA | BILBO

Alberto Alday Garay euskal diasporaren ikertzailea joan den apirilaren 29an hil zen Bilbon, linfoma baten ondorioz 45 urte zituela, Euskalkultura.com atariak azaldu zuenez. Euskal diaspora ongi ezagutzen zuen Aldayk. Familia ere bazuen Ameriketan, hala nola Ameriketako Estatu Batuetako Utah-n.

Abokatu eta historialaria zen, nafar emigrazioan eta zehatzago baztandarren emigrazioan aditua. Hori dela-eta, harreman berezia zuen Mexiko eta Txilerekin, bi herrialdeotan baztandarren talde-emigrazio handia izan baita XIX. eta XX. mendeetan. Telebistan ere ibilia zen, Firin-Faran saioan eta ETBko beste eztabaida-saio batzuetan parte hartzen baitzuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo