GARA > Idatzia > Kultura

MUSIKASTE

Jose de Vaquedano omenduko dute Iruñeko Ganbera Abesbatzaren kontzertu batekin

Larunbatean amaituko den Euskal Musikaren Astearen barruan, Garesen jaiotako Jose de Vaquedano oroitu eta omenduko dute bere heriotzaren hirugarren mendeurrena bete denean. Kontzertua bihar izanen da, 20.00etan Errenteriako Fatimako parrokian, Josep Cabreren zuzendaritzapean. Iruñeko Ganbera Abesbatzak kantatuko du, antzinako musika jotzen duen talde instrumental baten laguntzaz. Vaquedanok idatzitako ehun obretatik, bilantziko eta motete batzuk hautatu dituzte.

Euskararen arloan ardura handiak dituzten bi erakunde garrantzitsuren indar elkarketa gisa definitu zuen Andres Urrutiak atzo Aizpea Goenagarekin sinatu zuen hitzarmena. Jose Luis Lizundiak eta Mari Jose Olaziregik ere akordioaren balioa nabarmendu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo