GARA > Idatzia > Kultura

Legearen eta justiziaren artean, «La avería», Arriaga antzokiaren azken koprodukzioa

p042_f02_93x68.jpg

A. ARRUTI | BILBO

Blanca Portillo aktoreak zuzendu du bihar arte Bilboko Arriaga antzokian ikusgai dagoen antzezlana, «La avería» . Friedrich Dürrenmatt-en ipuinean oinarritutako lana antzokiaren denboraldi honetako hirugarren eta azken koprodukzioa da, Avance eta Entrecajas ekoizleekin batera egina; Fernando Sansegundok egin du testuaren egokitzapena.

«Hil ala biziko gaiez hitz egiten du istorioak: zein diferentzia dago legearen eta justiziaren artean? Zergatik ari gara etengabean gure ingurukoak epaitzen eta ez gara gai gure barnera begiratzeko?», esan zuen Portillok.

Epaile izandako agure batzuen istorioa kontatzen du. «Dagoeneko erretiratuta daude eta gizarteak baztertu egin ditu», azaldu zuen Portillok. «Hala ere, astean behin biltzen dira justizia banatzeko, ez legea», zehaztu zuen. Honek gaztetu egiten ditu, bai arimaz bai gorputzez, eta horrexegatik aukeratu du Portillok aktore talde gaztea. Daniel Grao, Emma Suarez, Fernando Soto, Jose Luis Garcia Perez, Jose Luis Torrijo eta Asier Etxeandia bilbotarrak osatzen dute antzezlan koral honetako aktore zerrenda.

Emanaldiak arratsaldeko zortzietan izango dira eta gaurkoa itsuentzat egokituta egongo da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo