GARA > Idatzia > Mundua

Guatemala

Petenen sortu den indarkeria oldea medio, setio-egoera ezarri du Gobernuak

Alvaro Colom Guatemalako presidentearen Gobernuak 30 eguneko setio-egoera ezarri du Peten departamenduan, azken egunotan sortu den indarkeria oldea mendean hartu ahal izateko. Herenegun, 27 nekazariren buruak agertu ziren ebakita departamendu horretan, eta antolatutako delinkuentziari egozten dio erasoa Gobernuak. Zehazki, droga trafikoan diharduen Zeta taldearen susmoa hartuta dabiltza. Ehunka polizia eta soldadu hedatu dituzte inguruan, eta, lehen operazioan, ustezko gaizkile bat atxilotu eta beste bi hil dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo