ITALIA
Milango hautagai eskuindarra galtzaile gisa lehiatuko da bigarren itzulian
Italiako udal hauteskundeak froga garrantzitsua izan dira Silvio Berlusconi lehen ministroaren ospea neurtzeko, eta ezin esan emaitza onik jaso duenik. Hain zuzen, bigarren itzulira itxaron beharko du Milanen, bere alderdiko alkategai zen Letizia Morattik galdu egin baitu botoen %41,58 eskuratu eta hautagai ezkertiarrak botoen %48,04 lortuta. Bolognan eta Turinen ere, aise irabazi dituzte bozak ezkertiarrek, botoen %50,46 eta %55,66 lortuta, hurrenez hurren. Napolin, ordea, hautesle gehienek eskuindarren alde egin duten arren, bigarren itzulira jo beharko dute garaipena nola edo hala egonkortzeko.