GARA > Idatzia > Mundua

PAKISTAN

Bost ekintzaile hil dituzte Quettan ustez ekintza bat gauzatzera zihoazenean

Pakistango segurtasun indarrek Al Kaeda taldearekin lotzen dituzten ustezko bost ekintzaile hil zituzten atzo Quetta hirian, ustez ekintza bat gauzatzera zihoazenean. Poliziak jakitera eman duenez, hildakoen artean hiru emakume daude, eta haiekin tiroketa bortitz bat izan ostean zendu dira; mugimendu arraroak egin zituztelakoan gerturatu ziren haiengana hasiera batean, eta gerri bueltan lotuta zeramatzaten lehergailuak ikusitakoan, tiroketari ekin zioten poliziek, beti ere iturri ofizialen informazioaren arabera. Horietako batek lehergailuak zartaraztea erdietsi zuen.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo