GARA > Idatzia > Mundua

japonia

Urtarrilerako Fukushimako zentrala kontrolpean izatea espero dute

Fukushimako zentral nuklearra kontrolpean hartzeko joan den hilabetean martxan ipinitako bidai orria baloratu zuten atzo Tepco enpresako langileek, eta han zehaztutako epeen arabera, datorren urteko urtarrilerako zentrala kontrolatuta izatea espero dute. Lehenik eta behin, kaltetuta dauden erreaktoreak hoztasun maila egonkor batera eraman nahi dituzte, eta hori, uztailerako egingo dutelakoan daude; erregai nuklearra itzaltzea izango dute hurrengo urratsa, eta sei eta bederatzi hilabete arteko epea zehaztu dute horretarako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo