GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

SOKATIRA

Goiherri taldeak 640 kilokoan ere hasieratik erakutsi du nagusitasuna

J.L.

Goiherri taldeak indartsu ekin dio 640 kilokoari, lehen jardunaldian garaile atera baita. 680koan txapela jantzi zuen, eta hurrengo pisua ere bereganatzeko aukera asko dituztela erakutsi dute Erandiokoek.

Goiherrik lanik handiena Gaztedirekin izan zuen, azken hauek tiraldi gogorrak egin baitzituzten. Halere, irabazi egin zieten, eta amaieran beraientzat izan zen garaipena, eta txapela lortzeko lehen urratsa eman zuten.

Sailkapena honela geratu zen: Lehenengo, Goiherri A taldea 6 punturekin; bigarren, Gaztedi A 5 punturekin; hirugarren, Mutriku 4 punturekin; laugarren, Goiherri B eta Getxo 2,5 punturekin; eta azkena, Gaztedi B sailkatu zen puntu batekin.

Nafarroako lauko txapelketa amaitu da, eta Amaiurrek irabazi ditu bi txapelak. 300 kiloko azkeneko jardunaldia jokatu zen, eta hori ere Amaiur taldeak bereganatu zuen; hala, gainerakoen gainetik daudela erakutsi dute berriro ere.

Bigarren postuan Berriozar sailkatu zen. Lan handia egin zuen, baina sailkapen nagusian hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Amaierako sailkapena hau izan zen: Lehenengo, Amaiur 15 punturekin; bigarren, Amaiur-Urruña 14 punturekin; hirugarren, Berriozar 11 punturekin; laugarren, Imotz 11 punturekin; bosgarren AST 8 punturekin; seigarren, Basaburua 6 punturekin; zazpigarren, Txantrea 4 punturekin; eta azkena, berriz, Kaskailueta 2 punturekin.

Kadete mailako txapelketa ere amaitu zen, eta Berriozar izan zen onena 8,5 punturekin; bigarren, Basaburua A 7,5 punturekin; hirugarren, Berriozar A 7rekin; laugarren, Txantrea, 3rekin; bosgarren, Basaburua A 3 punturekin. Lauko txapelketa amaituta, Amaiurrek irabazi ditu bi txapelak maila nagusian, 320 eta 300 kilotan. Kadete mailakoan, berriz, Berriozar B izan da. Honekin amaitu da amaitu da aurtengoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo