bertsolaritza
Amezketan, Usurbilen, Gabirian eta Aretxabaletan izan da GPuntua
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa aurrera doa eta asteburuan zortzi saio jokatu dira. Larunbatean, Amezketan, Iñaki Apalategi nagusitu zen goizean, eta arratsaldean, berriz, Iñigo Izagirre. Usurbilen, Unai Gaztelumendi izan zen goizean garaile eta Jokin Uranga arratsaldean. Igandean, berriz, Gabirian, Haritz Casabal eta Ander Lizarralde izan ziren lehenak eta, Aretxabaletan, Nahikari Gabilondo eta Jokin Labayen. Lehen fase honetako azken saioa Zumarraga-Urretxun jokatuko da datorren igandean.