Joan Mari Torrealdai izango da Euskaltzaindiko liburuzain berria
GARA | BILBO
Aurreko ostiralean, maiatzak 27, Euskaltzaindiak hil amaieran egin ohi duen osoko bilkura bildu zen Gipuzkoako Aldundian, besteak beste, Jose Antonio Arana Martija euskaltzaina joan den hilean hil zela-eta, utzitako hutsarteak betetzeko izendapenak egiteko erabakia hartzeko.
Hala, Joan Mari Torrealdai, Teologian, Gizarte Zientzietan eta Informazio Zientzietan lizentziaduna eta «Jakin» aldizkariaren zuzendari dena, izango da aurrerantzean Euskaltzaindiko bibliotekari akademiko eta Azkue Bibliotekako batzordeko burua, eta Miren Azkarate, Euskal Filologian katedraduna eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, bestetik, Argitalpen batzordeko kide berria.
Arana Martija Euskaltzaindiko bibliotekaria, eta Azkue Bibliotekako batzordeko burua eta Akademiako Argitalpen batzordeko kide ere izan zen.