GARA > Idatzia > Euskal Herria

Sinatzera joan behar duten gazteen egoera salatu du «Gazte 1+ez!» ekimenak

p014_f013408.jpg

GARA |

«Mehatxu, jazarpen, atxiloketa, tortura eta espetxeratze gehiago izan ez daitezen eta azken urte luze hauetan izandakoak plazaratu eta salatzeko asmoz» itxialdian diraute Donostiako Ibaetako campusean hainbat gazte independentistek. Atzo Gazte 1+ez! ekimeneko kideek, Torturaren Aurkako Taldearekin elkarlanean, hitzaldia eman zuten atzo Filosofia Fakultatean atxiloketa, inkomunikazio eta torturaren gainean.

Hain zuzen ere, astelehenean eman zioten hasiera Gazte 1+ez! taldeko kideek, «herritarren erantzuna» lortzeko asmoz, aste osoko ekimenari, egitasmoa prentsaren aurrean aurkeztuz. Itxialdiari hasiera eman ondoren, arratsaldean Egiako epaitegiaren aurrean kontzentrazioa egin zuten 35 lagun inguruk «Gazteon kontrako epaiketarik ez!» lelopean; ekimena, gainera, Donostiako kaleetan euren egoeraren berri emateko eta salatzeko baliatu zuten.

Elkarretaratzearen ondotik, guardiako epaitegira sartu ziren gazteak, hainbatek duten «sinatu behar pisutsua» agerian uzteko asmoz. Izan ere, Euskal Herrian fidantzapeko eta baldin- tzapeko askatasunean epaiketen zain diren 300 gazte inguruk joan behar du sinatzera. «Atxilotuak ez izan arren, gazte andana dago sinatzeko baldintzapean, eta epaitegira joan behar izaten dugu bai astero bai hamabostean behin», salatu zuten. Era berean, neurri hau maiz «ikusezina» bilakatzen dela zioten, gazte bakoitzaren «intimitate eta bizitza pertsonalaren errutinan ezkutatzen baita». Hala ere, «kontrolerako eta jazarpenerako» beste errepresio neurri bat dela baieztatu zuten.

Gaur, 19.00etan, PSEren egoitza aurrean egingo duten elkarretaratzearekin emango diote segida Gazte 1+ez! ekimenaren itxialdiari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo