Abentura, maitasuna eta suspensea nahasten dira «Eskinoso isekaria»-n
Maider IANTZI | DONOSTIA
Alberdaniak eta Ereinek «Eskinoso isekaria» liburua aurkeztu zuten atzo elkarrekin; Suzanne Collins AEBetako gidoilariaren «Gose jokoak» trilogiaren hirugarren lana. Inazio Mujikak azaldu zuenez, ikaragarrizko arrakasta du zientzia fikziozko trilogia honek, gurean ere bai.
Istorioa neurriz gainekoa den arren, aurkezten zaigun egoera gertuko senti dezakegula erantsi zuen: hondamendi baten ondoren diktadura bat sortzen da AEBetan; honek auzoak ditu bere mende, barrutiak, eta urtero-urtero Gose Jokoak antolatzen ditu. Bertan, auzo bakoitzeko bi ordezkari gazte eremu batean sartu eta elkar hiltzera behartzen dituzte. Bizirik gelditzen dena izanen da irabazlea. Abentura, suspensea, maitasuna eta etika lotzen dira zinemara eramatekotan diren lan honetan.