GARA > Idatzia > Kultura

San Juan eta Korpus egunak ekarri ditu gogora Juan Garmendiak Gipuzkoako Ondare saria jasotzean

Juan Garmendia Larrañaga etnografo eta historialariak Gipuzkoako Foru Aldundiaren bigarren Ondare saria jaso zuen atzo. Egindako lan eskerga eta berau gizarteratzean izandako eskuzabaltasuna eskertu zizkioten.

p050_f01_148x116.jpg

GARA | DONOSTIA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren bigarren Ondare saria jaso zuen atzo Juan Garmendia Larrañaga (Tolosa, 1926) etnografo eta historialariak. Aldundiko areto nagusian egindako ekitaldian, kultura munduko jendearen eta bere familia eta lagunen babesa izan zuen Garmendiak.

Tolosarrari «bere lan eskergagatik, egindako lanean autodidakta izateagatik eta bere eskuzabaltasunagatik» eman diote saria. Horrez gain, «desagertzear zegoen mundu bat jaso eta etorkizuneko belaunaldiei erakusteko izan duen ikuspegi aurrerakoia» nabarmendu nahi izan dute.

Hunkituta hartu zuen saria tolosarrak eta bere ikerketetan hamaika lerro bete dituzten San Juan eta Korpus egunak ere ekarri zituen gogora. Izan ere, igandean ospatu arren, gaur da Korpus eguna eta Behe Erdi Arotik gaurdaino Korpuseko prozesioak jantzi dituzten «taraska» (erraldoiak) eta gizontxoen nondik norakoez aritu zen.

Sariak ustekabean harrapatu duela aitortu eta eskerrak eman zizkion Aldundiari. Markel Olano jarduneko diputatu nagusiak eskerrak eman zizkion Garmendia Larrañagari, «Gipuzkoako eta Euskal Herri osoko gizartearentzat eredu izateagatik eta euskal kulturarekin konpromiso paregabea erakusteagatik», esan zuen. Maria Jesus Aranburu Kultura eta Euskara foru diputatuak,  berriz, «Juanito» adiskidea   «iturri zaharretik beti berria den ura eskura jarri» digun pertsona moduan definitu zuen, Joxanton Artzeren olerkia gogora ekarriz. Ekitaldia, Joxean Goikoetxea eta Arantxa Irazustaren musika emanaldiarekin amaitu zen.

Ficha

Obra: «Accidente artístico (2)», creado por Gabriel Ocina, Miren Gaztañaga, Iosu Florentino, Leire Ucha bajo la mirada de Fernando Renjifo. Fecha y lugar:

La Fundición (Bilbo), 18-06-11.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo