GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Euskal militante baten atxiloketa baliogabetuta, baina salbuespenezko legeak indarrean

Parisko auzitegiak Eñaut Aramendi urruñarraren atxiloketa baliogabetu izana berri ona da berez, salbuespenezko legediak, eskubide askoren urraketaren iturri direnak, zalantzan jartzen baititu. Izan ere, Aramendiri konfiantzazko abokatu baten laguntza ukatu zioten eta ez zioten esan ez deklaratzeko eskubidea zuela. Hartara, atxilotuaren deklarazioek eta ondorengo prozedura guztiek ez dute inolako eraginik izango, epaiak atxiloketaren ondorio guztiak, esaterako atxiloketa bera, ezabatzen ez baditu ere. Atxiloketa baliogabetu izanak, ordea, Aramendiren egoeran ez ezik, beste euskal militante batenean ere izan du eragina, urruñarraren deklarazioetan oinarrituta atxilotu zutenez, egotzi zizkioten guztiak bertan behera geratu baitira. Euskal militante baten atxiloketaren lehen baliogabetze horrek, gainera, badu beste berezitasun bat, besteak beste «terrorismo» kasuetarako atxiloketa legea oraindik aldatu gabe dagoelako.

Parisko auzitegiaren epaiak berretsi egin du herritar askok sumatzen zutena: salbuespenezko legeek denen segurtasuna bermatzera barik, eskubideak urratzera jotzen dutela; demokrazia babestu beharrean, debaluatu egiten dutela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo