GARA > Idatzia > Euskal Herria

Baiona

EEPk eta Lakuak euskara sustatzeko diru laguntzen banaketa zehaztu dute

Frantxua Maitiak, Euskararen Erakunde Publikoaren izenean, eta Lurdes Auzmendik, Lakuako Kultura Sailarenean, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskara sustatzeko aurtengo diru laguntzak banatzeko hitzarmena sinatu zuten, atzo, Baionan. Guztira 1.600.000 euro banatuko dituzte euskara sustatzeko lanean diharduten eragileren artean. Zati nagusia (1.200.000 euro) Seaska, AEK, Euskal Irratiak, Uda Leku, Ikas Bi, Euskal Haziak, Biga Bai eta Bertsolarien Lagunak elkarteei bideratuko zaie. Gainontzeko 400.000 euroak beste 47 proiektu edo eragilerentzat izango dira. Auzmendik «Ipar Euskal Herrian ere euskara sustatzen jarraitzeko engaiamendua» berretsi du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo